Coprinopsis romagnesiana

Coprinopsis romagnesiana Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Coprinopsis romagnesiana
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaCoprinopsis
Espeziea Coprinopsis romagnesiana

Sinonimoak: Coprinus romagnesiuanus, Coprinus atramentarius var. squamosus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 4 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, azpi-mintzezkoa, luzaroan kanpai itxurakoa, gris-lehoi kolorekoa, zurbilagoa ertzerantz, ezkatak estu. Arre-oliba antzeko kolorekoak, azkenik diskoan disoziatu-areolatua; ertz ezkatatsuarekin.

Orriak: Estu, zabalak, sabeldun samarrak, mehetu-itsatsiak edo ia libreak, lehenbizi zurixkak, gero purpura- beltzaxkak, askenik beltzak eta poliki-poliki delikueszenteak.

Hanka: 6 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 0,7 eta 1 cm bitarteko diametrokoa, muindun-barrubetea, zilindrikoa, pixka bat loditua oinarrirantz, haritsu-zaila edo baita fusiformea ere, arre-ilun kolorekoa eraztunaren azpitik eta ezkata arreekin; zuri zetaduna, ildaskatua edo leuna eraztunetik gora. Eraztuna behean, urratua, iheskorra, iluna.

Haragia: Zuria, gorrixka kapelako hausturetan, oinean arrexka kolore pixka bat hartuaz. Urria.[2]

Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, “coprinus” hitzetik, eta simaurrari dagokiona. Simaurretan hazten dena, esan nahi du. Squamosus epitetoa berriz latinetik dator, ezkatatsua esan nahi duen “squamosus” hitzetik. Oineko ezkatengatik,

Jangarritasuna

aldatu

Jangarria, baina Coprinus atramentarius delakoarentzat emandako erreserbarekin, ez da alkoholdun edariekin kontsumitu behar, larruazaleko nahasmendu gogaikarriak eragin ditzakeelako.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Marroi edo gris koloreko Coprinus atramentarius bat da, hankaren behealdean ezkatak dituena,

Sasoia eta lekua

aldatu

Soropildua lurzoru koipetsuetan, edo zuhaitzen sustraien inguruan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Alaska, Ekuador, Txile, Argentina, Europa, Turkia, Kaukasia, Hegoafrika, Errusia, Himalaiako eremua.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 53 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  4. Coprinopsis romagnesiana: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu