Cootamundra Australiako hiri bat da, eta Cootamun-Gundagai eskualdean dago, Hegoaldeko Gales Berrian.

Cootamundra
herria
Administrazioa
Estatu burujabe Australia
Australiako estatu Hegoaldeko Gales Berria
Posta kodea2590
Geografia
Koordenatuak34°38′54″S 148°02′04″E / 34.6483°S 148.0344°E / -34.6483; 148.0344
Map
Altuera318 m
Demografia
Biztanleria6.782 (2016ko abuztuaren 9a)
6.885 (2021eko abuztuaren 10a)
5.732 (2021eko abuztuaren 10a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2021)
alt_left 3.469 (%51,2) (%48,8) 3.310 alt_right

Geografia aldatu

Cootamundra Riverina eta South West Slopes eskualdeen artean dago, Hegoaldeko Gales Berriko hegoaldean, Sydneytik 390 km-ra hego-mendebalderantz eta Canberratik 160 km-ra ipar-mendebalderantz.

Eskualdea mimosa-barietate bategangatik da ezaguna (Acacia baileyana), ingelesez Cootamundra wattle deitzen zaiona. Hiriak festa handia antolatzen du urtero landare hori loratzen den unean.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Cootamundrako Aireportua (1995–2022); 335 m AMSL; 34.63° S, 148.04° E)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 45.0 43.0 39.7 33.5 27.0 22.0 20.5 24.8 30.2 34.9 41.0 42.2 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 32.1 30.4 27.2 22.7 17.5 13.9 13.0 14.6 18.3 22.4 26.1 29.3 22.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 16.1 15.5 12.4 7.5 3.5 2.2 1.2 1.5 3.5 6.3 10.4 13.0 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 2.0 2.9 0.9 -4.0 -6.5 -7.3 -7.8 -7.0 -6.0 -3.5 -1.4 2.1 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 49.3 52.3 53.9 35.3 38.0 60.7 58.5 58.4 52.9 48.6 64.6 52.7 614.3
Prezipitazio egunak (≥ 0.2 mm) 6.8 5.4 6.5 5.1 7.6 10.8 12.9 11.8 9.0 8.5 8.4 6.7 99.5
Iturria: Bureau of Meteorology[1]

Historia aldatu

Wiradjuri tribuko kideak, seguruenik, Cootamundra dagoen eskualdean bizi izan diren lehen gizakiak dira.

Europako lehen nekazaritza-kolonoak 1847an ezarri ziren, eta 1862an Muttama Reefeko urre-meatzearen ustiapena. Herria handik garatzen hasi eta 1884an udalerri bihurtzen zen.[2] Konderria Jindalee konderriarekin batu zen 1975eko apirilaren 1ean, Cootamundrako konderria[2] osatzeko. Konderri hori 2016ko maiatzaren 12an desagertu zen Hegoaldeko Gales Berriko Gobernuak hala erabakita, eta Gundagai konderriarekin bat egin zuen Cootamun-Gundagai eskualdeko kontseilua[3] osatzeko.

Demografia aldatu

Biztanleria 6.695 biztanlekoa zen 2011n, eta 6.782 biztanlekoa 2016. urtean.[4][5]

Garraioa aldatu

Cootamundrak aireportu bat du (AITA kodea: CMD).

Main Southern railway lineko tren geltoki bat dago, Sydney eta Albury arteko ipar-hego trenbide ardatzean.

Pertsona ospetsuak aldatu

Sir Donald Bradmanen (1908-2001) jaioterria da. Kriket jokalari ohia da, eta, oro har, kirol horren historiako bateatzailerik onena.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Australian Bureau of Meteorology. Cootamundra, NSW Climate (1995-2022). .
  2. a b Local Government Act, 1919 - Proclamation 19 février 1975. 28 2 1975.
  3. (Ingelesez) Local Government (Council Amalgamations) Proclamation 2016, gouvernement de Nouvelle-Galles du Sud, 12 mai 2016
  4. (Ingelesez) 2011 Census QuickStats, Bureau australien des statistiques
  5. (Ingelesez) 2016 Census QuickStats, Bureau australien des statistiques

Kanpo estekak aldatu