Consuelo Díez Fernández
Consuelo Díez Fernández (Madril, 1958ko abuztuaren 16a) piano-jotzailea eta musikagilea da.[1] Musika Arteetan doktorea da eta Konposizioan, Musika Elektronikoan eta Musika Informatikoan maisutasuna du; Artearen Historian ere lizentziaduna da.[2][3][4]
Consuelo Díez Fernández | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Consuelo Díez Fernandez |
Jaiotza | 1958ko abuztuaren 16a (66 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea The Hartt School (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, musika-irakaslea eta piano-jotzailea |
Bizitza
aldatuConsuelo Díezen familiak ez du lotura zuzena izan musikarekin, baina gustuko izan du musika. Amaren aldetiko aitona oso musikazalea zen. Izeba bat piano-jotzailea izan da, gurasoek oso entzute ona izan dute eta musikarekiko gustu handia. Musika eskola ematea proposatu ziotenean, berak baietz esan zuen.
Goi-mailako ikasketak Madrilgo kontserbatorioan egin zituen, eta goi-mailako titulu hauexek lortu zituen: Konposizioa, Pianoa eta Musikaren Teoria. Unibertsitate Konplutentsean Artearen Historian lizentziatu zen
Ondoren, Estatu Batuetako Hartford-eko Unibertsitateko Hartt School of Music-en osatu zuen bere musika-prestakuntza. Bertan egin zuen doktoretza Musika Arteetan eta Konposizioan, Musika Elektronikoan eta Musika Informatikoan ere. Irakasle hauek izan zituen, besteak beste: Antón García Abril, R. Alís, C. Bernaola, L.de Pablo, Cristobal Halffter, J. Sellars eta R. Carl.
Bekak
aldatuEstatuko eta atzerriko hainbat erakunderen bekak jaso ditu.
Sari hauexek jaso ditu: “Norman Bayles Memorial Award in Composition”, “Real Art Ways” eta “Pi Kappa Lambda” (AEB), “Ciudad de Heidelberg” (Alemania) eta II. Konpositore Gazteen Panorama eta “Gazte Sortzaileak” (Espainia).[2]
Ibilbidea
aldatuEspainia ordezkatzeko hautatua izan da UNESCOren Konpositoreen Nazioarteko Tribunan, Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkartean (ISCM), Charles Ives Center-en (AEB) eta Boloniako Europako Biurtekoan (Italia). Mundu osoko jaialdi askotan parte hartu du.[2][5]
Consuelo Díez Fernándezek Musika Elektroakustikoari buruzko “Nerabeen kantua” programa zuzendu zuen hainbat urtez Espainiako Irrati Nazionalean. Televisión Españolako (TVE) musika-aholkularia da. Hamazazpi diskografiatan daude bere lanak, eta Mundimúsican, RTVEn eta Arte-Tripharian ere argitaratu dira.
Bestelako eginkizunak
aldatu- 1988an, Madrilgo Erkidegoko Informatika eta Konposizio Elektroakustikoko Laborategiaren sortzailea izan zen.
- 1992tik 1996ra, Madrilgo Erkidegoko Ferraz Kontserbatorioko zuzendaria izan zen, eta Konposizioa eta Musika Elektroakustikoa saileko kide izan zen 1988tik 2018ra.
- 1997tik 2001era, Musika Garaikidea Zabaltzeko Zentroko eta Alacanteko Musika Garaikidearen Nazioarteko Jaialdiko (Kultura Ministerioa) zuzendaria izan zen.
- 1998an, European Conference of Promoters of New Music (ECPNM) erakundeko Batzorde Betearazleko kide hautatu zuten.
- 1999an, “Viva el espectáculo” saria jaso zuen Alacanteko 15. Jaialdiarengatik.
- 2001ean, Erromako Adkins Chiti Fundazioaren Ohorezko Nazioarteko Batzordeko kide izendatu zuten.
- 2002an, hainbat lan egin zituen Europar Batasunerako.
- 2003an, SIMCren Nazioarteko Programazio Komiteak “Sabor a cristal” lana aukeratu zuen Espainiaren ordezkari izateko World Music Days jaialdian.
- 2004an, Mantxako Nazioarteko Musika Jaialdiko (Quintanar de la Orden, Toledo) zuzendari izendatu zuten.
- 2005ean, “Juan Martín de Nicolás” saria jaso zuen Mantxako 12. Jaialdiarengatik.
- 2006an, musika-aholkularia hasi zen Madrilgo Erkidegoko Kultura Sailean.
- 2018an, Madrilgo Goi Mailako Musika Errege Kontserbatorioko konposizio-departamentuko kidea da, eta analisi, harmonia eta konposizio irakasgaiak ematen ditu.
Sariak eta aintzatespenak
aldatu- 1999an “Viva el espectáculo” saria jaso zuen Alacanteko 15. Jaialdiagatik.
- 2001ean Erromako Adkins Chiti Fundazioaren Ohorezko Nazioarteko Batzordeko kide izendatu zuten.
- 2003an, SIMCren Nazioarteko Programazio Komiteak “Sabor a cristal” lana aukeratu zuen Espainiaren ordezkari izateko World Music Days jaialdian.
- 2005ean, “Juan Martín de Nicolás” saria jaso zuen Mantxako 12. Jaialdiagatik.
Lanak
aldatu- 1981 Cartas a la oscuridad Andantino - Allegro - Allegretto - Presto
- 1984 Dos Canciones
- 1986 Jungle city
- 1988 Ecos
- 1995 Verde y Negro flauta eta pianorako / saxo eta pianorako
- 1996 Se ha parado el aire pianorako
- 1999 Preludio en el Jardín
- 1999 Sad para clave
- 2009 Rumores del Puerto pianorako
- 2013 Ligeramente se curva la luz
Bestelako obrak
aldatu- Cuatro Instantes, gaia aldaketekin
- El precio
- Niña valiente soprano, flauta, biolontxelo eta pianorako
- Geometría del Agua
- Infierno Azul
- EL azul está prohibido
- Libertad Real
- Magma electroacústiko eta pianorako
- Trío Gala de Madrid kamara hirukotea flautarako, biolontxelorako eta pianorako
- Viento y silencio bostekorako
- Sentimientos bostekorako
- Tentative laukoterako
- Sein und Zeit pianorako
- Endurance pianorako
- Pasión Cutiva orkestrarako
- La Geometría del Agua orkestrarako
- Iliverir orkestrarako
- Ligeramente se curva la luz orkestrarako eta korurako
- Lluvia de Estrellas 11 klarineterako
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Díez, Consuelo (1958-)» datos.bne.es (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Andalucía, Centro de Documentación Musical de. «Publicaciones compositor» Centro de Documentación Musical de Andalucia (Noiz kontsultatua: 2022-02-04).
- ↑ Consuelo Díez Fernández, directora del Festival Internacional de Música de Quintanar de la Orden: «Si fuera ministra de Educación, todo el mundo aprendería a leer música en el colegio»
- ↑ (Gaztelaniaz) «Consuelo Díez Fernández» Los diccionarios y las enciclopedias sobre el Académico (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Consuelo Díez» Mujer y guitarra española 2010-07-30 (Noiz kontsultatua: 2022-02-04).