Conocybe arrhenii Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Conocybe arrhenii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaBolbitiaceae
GeneroaConocybe
Espeziea Conocybe arrhenii

Sinonimoa: Pholiota arrhenii

Deskribapena aldatu

Kapela: Txikia, 2 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, gero ganbila eta amaieran lau-ganbila, oro har, erdiko eremuan titi kamuts batekin, higrofanoa, honek kolorearen aldaketa eragiten du bere hidratazio-mailaren arabera, okre-gorrixka izan daiteke hidratatuta badago, baita laranja zurbil koloreko ñabarduraren batekin ere, lehortu ahala tonu okre kolorekoagoak eta zurbilagoak hartzen joaten da, eta hori eremuetan har dezake, ez beti uniformeki. Nahiko fibrilosua da eta bere higrofanotasunak eragiten du ertza ildaskatua izatea gardentasunagatik.

Orriak: Adnatuak eta ez oso estu, sabeldun samarrak, gaztetan marroi zurbil kolorekoak, gero okre-burdin kolorekoak, bere generoko beste espezie batzuen kolore bizietara iritsi gabe.

Hanka: Luzanga eta zilindriko samarra oinarrian izan ezik, erraboilduna, hondoa marroi kolorekoa da, baina itxura argiagoa ematen dioten zuntz zurixkek guztiz estalita dago. Gona itxurako mintzezko eraztun nabarmen bat du, goialdean ildaskekin.

Haragia: Hutsala, gainazalaren kolorearen antzekoa, ia usaingabea eta zaporerik gabea.[2]

Etimologia: Conocybe terminoa grekotik dator, konoa, esan nahi duen "cono" hitzetik eta burua, kasko konikoa, esan nahi duen, "cybe" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Toxikoa izan daiteke, batez ere Conocybe filaris hilgarria bezalako espezie arriskutsuen ahaidea delako.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Ezinezkoa da antzeko beste espezie batzuetatik bereiztea mikroskopioaren laguntzarik gabe, hala nola: Conocybe blattaria, Conocybe hadrocystis (antzekoa, lore usain nabarmenarekin). Galerina batzuk ere erraz nahasten dira espezie honekin.

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian, baita udazkenean ere. Haltzadietako belardietan talde txikietan, urria hostoerorkorren azpian eta urriagoa koniferoen azpian.[4]

Banaketa eremua aldatu

Quebec, Europa, Errusia, Turkia, Japonia.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 260 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. (Gaztelaniaz) Velaz Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas.
  5. Conocybe arrhenii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu