Conocybe blattaria Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa izan daiteke.

Conocybe blattaria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaBolbitiaceae
GeneroaConocybe
Espeziea Conocybe blattaria
Kühner, 1935

Sinonimoa: Pholiotina blattaria.

Deskribapena aldatu

Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, kanpai zabal baten itxurakotik zabaldura doana, erdian titi batekin. Azal opakua, arre-okre antzeko kolorekoa, hori-arre ilun kolorekoa denbora hezean eta horia edo hori zurbila lehorrarekin.

Orriak: Sabeldunak, finak, itsatsiak; kolorea hori argitik arre-arrosa kolorera doana dute, ertz zurixkarekin.

Hanka: Mehea, zilindrikoa, hasieran muinduna, gero fistulosoa, hondo arrexkaren gainean errezel zuri batez apaindua, ondo osatutako eraztun batekin, zabala eta ildaskatua, oinaren erdi inguruan.

Haragia: hutsala.[2]

Jangarritasuna aldatu

Toxikoa den susmoa dago.

Nahasketa arriskua aldatu

Pholiotina teneroides delakoarekin nahas daiteke, hau oso toxikoa da.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean, hostozabalen basoetako egur hondarretan, biluzik dagoen lurrean.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 391 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. Conocybe blattaria: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu