Coatbridge
Coatbridge, Eskoziako gaeleraz: Drochaid a' Chòta eta eskozieraz: Cotbrig, Eskozia erdialdeko udalerria da, Iparraldeko Lanarkshiren dagoena, Glasgow erdigunetik 16 kilometro ekialdera. Glasgow Handiaren parte da beraz. 2011ko erroldaren arabera 43.841 biztanle ditu.
Coatbridge Drochaid a' Chòta Cotbrig | ||
---|---|---|
Eskozia | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Eskozia | |
Eskoziako kontseilu gunea | Iparraldeko Lanarkshire | |
Posta kodea | ML5 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 55°51′45″N 4°01′36″W / 55.8625°N 4.0267°W | |
Azalera | 6,818 mi² | |
Mugakideak | Glenboig | |
Demografia | ||
Biztanleria | 43.960 (2016) | |
Dentsitatea | 6.448 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | |
Hiri senidetuak | Gattxina |
Etimologia
aldatu1750ko mapa batean Cottbrig izena aipatzen da, eskozieraz "txabolako zubia" esan nahi du. Beszte hipotesi baten arabera bertako lurren jabe zen Colt familiaren zubia izan liteke.
Historia
aldatu3.000 urte dituzten aztarnak aurkitu dira bai eta Brontze zein Burdin Arokoak ere.
XII mendetik aurrera Monklands lurraldean egon zen, Newbattle abadiako monjeen esku baitzegoen eremu hau. Hauek ikatz meategiak ireki zituzten eta nekazaritza ere bultzatu zuten. 1641ean bitan banatu zen lurra, New Monkland (gaur egungo Airdrie) eta Old Monkland (Coatbridge bera). 1799an Coatbridge "lorategi zabala" zela esaten zen, "fruitarbola sail handiekin, zekale aberatsekin eta izokin ugaridun ibaiekin".
XVIII mendearen bukeran Monkland ubidea ireki zen eta Coatbridgeko burdin harria ustiatzen hasi ziren. Ola ugari ireki ziren eta inmigranteak ekarri zituzten lanerako, irlandarrak gehienbat Donegal konderrikoak bereziki. Hurrengo urteetan Coatbridgeko populazioak %600 egin zuen gora. 1885erako meategiak hustu egin ziren eta Ingalaterrarako emigrazioa hasi zen. Orduan burdingintzari ekin zioten eta 1936rako Eskoziako dentsitate handiena zuen herria bihurtu zen. Summerlee Eskoziako Industria Ondarearen museoak ongi erakusten du Coatbridgeren historia.
Iruditegia
aldatu-
Udaletxea.
-
San Andres eliza.
-
Summerlee Eskoziako Industria Ondarearen museoa.
-
Coatbridge College.
-
San Patrizio egunaren ospakizunak.
-
Monkland ubidea.
-
Gerra memoriala.
-
Whitelaw memorial iturria.
-
Janet Hamilton iturria.
Herri eta hiri senidetuak
aldatu