Airdrie, Eskoziako gaeleraz: An t-Àrd Ruigh eta eskozieraz: Airdrie, Eskozia erdialdeko udalerria da, Iparraldeko Lanarkshiren dagoena, Glasgow erdigunetik 19 kilometro ekialdera. Glasgow Handiaren parte da beraz. 2011ko erroldaren arabera 37.132 biztanle ditu.

Airdrie
An t-Àrd Ruigh
Airdrie
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaIparraldeko Lanarkshire
Geografia
Koordenatuak55°51′58″N 3°58′48″W / 55.866°N 3.98°W / 55.866; -3.98
Map
Altuera130 m
MugakideakGlenmavis
Demografia
Biztanleria37.410 (2016)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
airdrie.net

Historia

aldatu

Malcolm IV.a Eskoziakoak bultzatuta monje zistertarrek abadia bat eraiki zuten 1136an Melrosen eta bertatik kontrolatzen zuten lurraldeari Munklands izena eman zitzaion. Airdrieko lurrak ere bertan zeuden baina ez da honen izenik aipatzen inguruetan.

Airdrieren lehenengo aipamena 1503koa da, Monklands zeharkatzen zuen errepidean Airdrie House aipatzen baita. Honen inguruan etxeak pilatzen hasiko ziren eta 1650 urtean 500 biztanle inguru zituen. 1695ean Airdrieko Robert Hamiltoni urtero lau merkatu egun ospatzeko baimena eman zitzaion. XVIII mendean industrializazioa iritsi zen, ehungintzaren eskutik batez ere. Ondoren ikatz meategiak ireki ziren. XIX mendean hasi zen populazioa igotzen eta 1821ean baroi burgo bihurtu zen. Industriak gora egin ahala Highland eta Irlandatik langileak etorri ziren.

Gaur egun Glasgowren lo-hiria bihurtu da.

Iruditegia

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu