Club de Mar de Avilés
Club de Mar de Avilés Asturiasko Avilés herriko itsas kirol eta arraun taldea da. Gaur egun piraguismoari loturik dagoen taldea da.
Club de Mar de Aviles | |
---|---|
Sorrera | 1944 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ? |
Kolorea(k) | urdina eta zuria |
Trainerua | |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Asturiasko Txapelketa |
2023: Kontxa | ez |
2022: Liga | ez |
Webgunea | www.facebook.com |
Arraunketaren historia Aldatu
Ez du inoiz trainerurik atera baina trainerilla eta bateletan aritu izan zen. 1944 urtean taldea sortu eta batel bat osatu zuten Madrilen Espainiako txapelketan aritzeko eta bederatzigarren egin zuten. 1945ean herriko jaietan estropada antolatu eta irabazle atera ziren, Manuel Cortés patroi zela. Batelak Ría de Avilés izena zuen[1]. 1946an Madrilera itzuli ziren Espainiako txapelketa jokatzera eta brontzeko domina eskuratu zuten.
Ondoreng urteetan ez zuen jarraipenik izan eta 60. hamarkadaren hasiera berriz ekin zion tostako arraunketari. 1961 urtean izan zituen emaitzarik onenak, Portugaleten jokaturiko Espainiako batel txapelketa irabaziz eta Avilésen antolaturiko trainerilla txapelketan hirugarren postua eskuratuz.
Palmaresa Aldatu
- Espainiako Batel Txapelketa (1): 1961.
- Espainiako Trainerilla Txapelketa (0): hirugarrena 1961ean.
Erreferentziak Aldatu
- ↑ (Gaztelaniaz)Cuando la ría vibraba a golpe de remo