Club Atlético San Lorenzo de Almagro

Club Atlético San Lorenzo de Almagro, Argentinako futbol talde ezaguna da, Buenos Airesko Flores auzokoa. Argentinako 15 liga irabazi ditu eta Libertadores Kopa bat. 1908ko apirilaren 1ean, gazte talde baten ekimenez, Lorenzo Massa apaiz salestarraren laguntzarekin Boedo auzoan sortu zen. Bere jarduera nagusia gizonezkoen futbola da, non Lehen Mailan parte hartzen duen. Klubean eskubaloia, saskibaloia, areto futbola, gimnasia erritmikoa, igeriketa eta hockeya ere egiten dituzte, besteak beste.

Club Atlético San Lorenzo de Almagro
Datuak
Izen ofiziala
Club Atlético San Lorenzo de Almagro
Motakirol kluba
Jarduera sektoreasporting activities (en) Itzuli
HerrialdeaArgentina
Jarduera
Honen parteBig Five of Argentine Football (en) Itzuli
LigaArgentinako futbol liga eta Metropolitano de Hockey (men) (en) Itzuli
EstadioaEstadio Gasómetro (en) ItzuliBuenos Aires
34°38′06″S 58°25′25″W / 34.635017°S 58.423522°W / -34.635017; -58.423522 (1916–1979)
 75.000

Pedro Bidegain EstadioaBuenos Aires
34°39′08″S 58°26′24″W / 34.6521°S 58.4401°W / -34.6521; -58.4401 (1993–)
 50.000
Agintea
LehendakariaHoracio Arreceygor (en) Itzuli
EntrenatzaileaRubén Darío Insúa
Egoitza nagusi
Zeren jabe
Historia
Sorrera1908ko apirilaren 1a
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala
Facebook: SanLorenzo Twitter: SanLorenzo Instagram: sanlorenzo Edit the value on Wikidata

Argentinako futboleko bost handienetako bat da, Argentinako Futbolaren Elkarteak 1937an «boto proportzionala» delakoa ezarri zuenetik aurrera. Boto horren bidez, erabakitzeko ahalmen handiagoa ematen zitzaien bazkide gehien, antzinatasun handiena eta titulu gehien zituzten klubei.[1]

Bere egungo estadioa, Pedro Bidegain, 'Gasómetro Berria' bezala ezagunagoa, eta Kirol Hiria Buenos Aires hirian daude, Flores auzoan. 47.964 ikuslerentzako lekua du eta Argentinako hamar estadio handienen artean dago. Bere aurreko estadioa, Gasómetro izenekoa, La Plata etorbidean zegoen 1700ean, Boedo auzoan, eta 76.000 lagunentzako tokia izan zuen. «Wembley porteño» (euskaraz: «buenosairestar Wembley») bezala ezaguna, Argentinako selekzioak erabili zuen. Gaur egun, eta batez ere bazkideek eta jarraitzaileek aurrera eramandako lege-borroka luze baten ondoren, 2021ean, Buenos Airesko Legealdiak Birzonifikazio Legea onartu zuen, zeinaren bidez 'Gasómetro Zaharra' zegoen La Plata etorbideko eta Las Casaseko (de facto-ko gobernu batek desjabetutako estadioa) lurrak klubari itzuli baitzitzaizkion, egungo egoitza soziala eta etorkizuneko estadioa eratzeko.[2]


Bere aurkari historikoa Huracán da, eta berarekin jokatzen du herrialdeko futbol-partida zaharrenetako, tradizionalenetako eta deitzaileenetako bat, clásico de barrio (euskaraz: «auzoko klasikoa») deritzona.[3]

Palmaresa

aldatu

Argentinan: 15

aldatu
  • Argentinako futbol liga (15): 1923(Am), 1924(Am), 1927(Am), 1933, 1936(CH), 1946, 1959, 1968(M), 1972(M), 1972(N), 1974(N), 1995(C), 2001(C), 2007(C), 2013(I).
    • Amateurra (Am), Copa de Honor (CH), Torneo nazionala (N), Torneo metropolitarra (M), Clausura (C), Inicial (I).
  • Bigarren mailako liga (2): 1914(Am), 1982.
  • Errepublikako Kopa (1): 1943.
  • Argentinako Superkopa (1): 2015.

Nazio artean: 1

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.