Clitocybe squamulosa Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kalitate handiegirik gabeko jangarria.

Clitocybe squamulosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaClitocybe
Espeziea Clitocybe squamulosa
P.Kumm., 1871

Deskribapena aldatu

Kapela: 2,5 eta 4,5 cm bitarteko diametrokoa. Haragi mehekoa, unbilikatua edo inbutu itxuran, arre-hur kolorekoa edo gris-horixka, arre koloreko ezkatatxo finez estalia; ertza beherantz biribildua eta mehea.

Orriak: Estuak, meheak, zabal, askotan adarkatuak, dekurrenteak luze, hori-zur argi kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak

Hanka: 5 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1 cm bitarteko lodierakoa. Elastikoa, zilindrikoa, goialdean mehetua, harro barrubetea, oinarri feltroduna, mizelio-hifa ugarirekin; kapelaren kolore berekoa, baina argiagoa, ildaskatu haritsua edo ia pitzatua.

Haragia: Zaila, gris zurbil kolorekoa, irinaren usain eta zaporea du.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik. Squamulosa epitetoa kapelan dituen ezkatatxo txikiengatik du

Jangarrirasuna aldatu

Erdipurdiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Clitocybe gibba delakoarekin nahas daiteke, honen gainazala ezkatarik gabekoa da, titi apur bat izaten du, oin argiagoa, zurixka. Clitocybe sinopica espeziearekin ere bai, hau adreilu kolorekoa eta txikiagoa da.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Maiatzetik azarora. Ezohiko espeziea. Mendiko koniferoen basoetan. Arraroa hostozabalen azpian edo zelaietan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 234 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 365 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. (Gaztelaniaz) AVT. (1986). Asociacion Vallisoletana de Micologia.

Kanpo estekak aldatu