Klitozibe teilakolore

Klitozibe teilakolorea (Clitocybe sinopica edo Bonomyces sinopicus) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da toxikoa, baina Euskal Herrian ez da erabiltzen sukaldean, usain eta zapore txarrak dituelako.

Klitozibe teilakolorea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaClitocybe
Espeziea Clitocybe sinopica
P.Kumm., 1871

Deskribapena aldatu

Kapela: Matea, 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo ganbil-laua, gero infundibuliforme samarra. Azala arre-gorrixka kolorekoa eta hezetasuna galtzean arre-laranja kolorekoa.

Orriak: Estu, zuri-krema kolorekoak, dekurrenteak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Kapelaren antzeko kolorekoa, haritsua, laburra, nahiko lodia eta oinarrian erro itxurakoak izaten ditu.

Haragia: Irinaren usain eta zapore handiarekin.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua, esan nahi du, kapelaren formagatik. Sinopica epitetoa, sinope lurraren koloreagatik da (adreilu kolorea)

Jangarritasuna aldatu

Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Clitocybe subsinopica delakoarekin, honek, orriak oso zabal ditu eta esporak tamaina txikiagokoak. Clitocybe sinopica espeziearen ezaugarriak, kapelaren kolorea, oinaren goialdea lodiagoa eta bere kolorea dira.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberritik udazkenera, leku basotsuetan, pinuetatik hurbil, sua egindako lekuetan eta baita handik kanpo ere.[5]

Banaketa eremua aldatu

Ameriketako Estatu Batuak, Canada, Europa, Errusia, Japonia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 159 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 365 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 325 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 134 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu