Clitocybe barbularum Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi du sukaldaritzan erabiltzeko.

Clitocybe barbularum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaClitocybe
Espeziea Clitocybe barbularum
P.D.Orton, 1960

Sinonimoak: Omphalina barbularum, Omphalia barbularum.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2,5 cm arteko diametrokoa, unbilikatua. Azal higrofanoa, kolore aldakorrekoa arrea-krema-grisa, hezetasunaren arabera (argiagoa eguraldi lehorrarekin eta iluna eguraldi hezean), nolanahi ere, ilunagoa erdian.

Orriak: Dekurrente samarrak, zurixkak edo arre-gris zurbil kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 3 cm arteko garaierakoa, eraztunik gabe.

Haragia: Urria, zurixka, irinaren usainekoa.[2]

Etimologia: Omphalina terminoa grekotik dator, zilbor txiki, esan nahi duen "omphalos" hitzetik

Jangarritasuna aldatu

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Clitocybe umbilicata delakoarekin nahas daiteke. Omphalina generoak baditu kapela arrexkako espezieak.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Basoetako soilgune zabaletan, batez ere lurzoru hareatsuetan (dunak), goroldiotsuetan eta hezeetan.

Banaketa eremua aldatu

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 128 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Clitocybe barbularum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu