Climacodon septentrionalis

Climacodon septentrionalis Phanerochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Climacodon septentrionalis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPhanerochaetaceae
GeneroaClimacodon
Espeziea Climacodon septentrionalis
P.Karst., 1881
BasionimoaHydnum septentrionale
Mikologia
 
himenio tolestua

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Hydnum giganteum, Hericium septentrionale, Steccherinum septentrionale, Creolophus septentrionalis, Pleurodon septentrionalis.

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: Parasitoa, 5 eta 30 cm bitarteko zabalerakoa, eta 3 cm arteko lodierakoa, 15 cm eta gehiago irtena, zurixka, zuri-horixka, banakako karpoforo ugaritan hazten da, elkarri estuki gainjarritako mentsuletan inbrikatuta, 50 cm-ko taldetaraino eta 2 kilo inguruko pisukoak. Apurtzean ertza belztu egiten da, baina ez beti.

Bilbea: Zurixka, zaila, lehorrean horixka, hezurraren antzekoa.

Himenioa: Orratzak estu eta finak, zurixka. 16 mm arteko luzerakoak, kono formako koloregabeko zistidioekin, 50 mikra luze eta 10 zabal, ugari.[2]

Etimologia: Septentrionalis epitetoa, hazkunde eremuagatik du.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Laetiporus sulphureus delakoak izan dezake antza.

Sasoia eta lekua

aldatu

Hostozabalen egurrean (artea, pagoa, zumarra, urkia).

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Europa, Errusia, Japonia, Txina.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 539 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Climacodon septentrionalis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu