Clavulina amethystina

Clavulina amethystina Clavariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik, haragi urtsua.

Clavulina amethystina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaCantharellales
FamiliaClavulinaceae
GeneroaClavulina
Espeziea Clavulina amethystina
Donk, 1933

Sinonimoak: Ramaria amethystina, Clavaria amethystea, Clavaria purpurea, Clavaria amethystina.

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: Ez oso handia, 5 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, hauskorra, zuri-gris kolorekoa gaztetan, gero lila kolore eder batekoa, bizia, zahartzean arrexka eta gris-horia lehortzean, enbor oso txikiarekin, batere gabe ere bai, adar oso hauskorrekin, sekzio biribilarekin, leuna, ez oso adarkatuak bukaera moztuekin.

Haragia: Urtsua, hauskorra, purpuratik arrosara doan kolorekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Clavaria terminoa latinetik dator, “clavarius” hitzetik, eta borra, iltze, esan nahi du. Bere itxuragatik. Amethystina epitetoa, karpoforoak ametista kolorea duelako du

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.

Nahasketa arriskua

aldatu

Clavaria zollingeri, antzeko espezie amerikarra da. Clavulina cinerea-k okre kolorea du (tindu lilekin gaztetan eta gero gris-lilatik more-grisaxkarakoekin) haragi biguna baina zaila. Clavulina amethystoides lila-more kolorekoa (purpura kolore gutxiago). Clavulinopsis corniculata arrosa kolorekoa (ez morea).[3]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Baso mistoetako egur gogorreko lurzoru belartsuetan. Basoko soilguneetan. Erreka ertzetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Costa Rica, Kolonbia, Brasil, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Taiwan, Australia, Zeelanda Berria.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 457 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Clavulina amethystina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu