Clara Pueyo Jornet (Villanueva eta Geltrú, 1914ko otsailaren 23a1943ko ekainaren 26an desagertua) emakume errepublikanoa izan zen, Kataluniako Alderdi Sozialista Bateratuko (PSUC) zuzendaritzako kidea eta Nazioarteko Sorospen Gorriko idazkaria. Frankismoaren errepresaliak jasan zituen, atxilotu, torturatu eta Bartzelonako Les Corts-eko emakumeen kartzelan sartu zuten. Handik, Espainiako Alderdi Komunistak (PCE) antolatutako El Gran Vuelo (Hegaldi Handia) izeneko ihes ikusgarria egin zuen, arrastorik utzi gabe.

Clara Pueyo Jornet
Bizitza
JaiotzaVilanova i la Geltrú1914ko otsailaren 23a
Herrialdea Katalunia
Heriotzaezezaguna (110 urte)
Jarduerak
KidetzaGazteria Sozialista Bateratuak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Alderdi Sozialista Batua

Ibilbidea

aldatu

Villanueva eta Geltrun jaio zen, eta bi neba zituen: Salvador eta Armand.[1] Aitak Pirellin egiten zuen lan. 1924an, Clarak 10 urte zituenean, familia Manresara joan zen lantegiko sukurtsala irekita zegoen lekura.[2]

1936an, gerra zibilaren hasierak, Valentzian harrapatu zuen. Han, medikuntza-ikasketak eta Pirelli Etxeko mekanografo-lana uztartu zituen. Ruzafa auzoko Gazte Sozialista Bateratuetako kide ere bazen. Halaber, Nazioarteko Sorospen Gorriaren eta Sobietar Batasuneko Lagunen idazkaria zen. Clara Pueyo Manuel Monleón Burgos marrazkilari eta kartelgilearekin harremanetan zegoen.

1939an, Errepublikako armadaren porrotarekin, Frantziara ihes egin zuen. Badirudi erbestean gosez hil zen neskatila bat izan zuela. Ebakuatu eta Bartzelonara itzuli zen 1940ko uztailaren 8an. Borroka klandestinoan sartu zen, erresistentzia antolatzeaz arduratzen zen PCEko buruzagi

Heriberto Quiñonesen agindupean. JSU berreraikitzen parte hartu zuen, Maria Salbu, Isabel Vicente eta beste ekintzaile batzuk partaide zituen zelula batean. Garai hartan, familiak ere ez zuen jakin Bartzelonara itzuli zenik. Isabel Imber Lizarralderekin eta Soledad Realekin bizi zen, Grau y Torres kaleko etxe batean, La Barceloneta auzoan. Realak, El Oasis izeneko josteta-tailerra zuen, bilera klandestinoak eta alderdiaren jarduera politikoak estaltzen zituena.

1941eko abuztuaren 22an, erregistro batean, dokumentazio ugari konfiskatu zitzaien. Hirurak Bartzelonako Vía Layetana polizia-etxera eraman zituzten. Hilabete batez itaundu eta torturatu egin zituzten, ondoren epailearen esku utzi eta Les Corts emakumeen kartzelan sartu zituzten.

1943ko ekainaren 19an, Bartzelonako Modelo kartzelan preso zeuden Albert Assa "el turco", Antòni Pardinilla, Manuel Donaire eta Ángel Olaya buruzagien ihesa antolatu zuen Alderdiak. Ate nagusitik ateratzea lortu zuten, Josualdo de la Iglesia epailearen sinadura faltsifikatua zuen askatasun-ordenarekin. Handik egun gutxira, Clarak ere ihes egin zuen Les Cortsetik prozedura berarekin, eta handik aurrera inork ez zuen bere berririk izan. Hura desagertzeak zalantza ugari sortu zituen, baita misterio-itzal bat ere: espioitza, traizioa eta hilketa baten susmoak, inoiz argitu gabeak.

Memoria historikoa

aldatu

Memòria Presó de dones de les Corts lanari buruz egindako elkarrizketa batean, Albert Pueyo Tarterak, Armand Pueyo Jorneten semeak - Clararen neba zaharrena 1941eko maiatzean Mauthausen-Gusen konzentrazio esparruan exakutatua -, gogoratu zuen amarekin kartzelara joaten zela izeba ikustera, ihes egin zuela esan zieten arte.[3] Ez zen berriro ezer jakin berari buruz. Memoria kolektibotik ere desagertu egin zen Clara, urte asko geroago, militante ohi eta berarekin gatibu egondakoek, hala nola Tomasa Cuevasek, Soledad Realek, Isabel Vicentek eta María Salvadorrek, beren memorietan aipatu zuten arte. Ihesaldiaren gorabeherak zabal berreskuratu zituen Fernando Hernández Holgado historialariak bere tesian: La cárceles de mujeres de Barcelona y Madrid (1939-1945).

2014. urtean, Carolina Astudillo Muñoz zuzendari eta kazetari txiletarrak Clara Pueyoren historia berreraiki zuen, eta El Gran Vuelo dokumentala egin zuen. Dokumental horren bidez, Clararen bizitza ulertu nahi da, bere belaunaldiko emakumeen borrokarekin eta zailtasunarekin lotuta, ikusezintasunetik ateratzeko.[4][5] Dokumentalak arrakasta handia izan zuen publiko eta kritikaren aldetik, hainbat jaialditan sariak jaso zituen, eta erreferente izan zen Emakumeen Filmeen Nazioarteko Erakusketan.[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. Memòria històrica de Vilanova i la Geltrú 1931-1979 ARMAND PUEYO JORNET- Dades biogràfiques
  2. Castanyer, Publicat per Jordi Bonvehí i. La fàbrica Pirelli. .
  3. [https://www.raco.cat/index.php/Waterfront/article/download/292469/381002/ MEMORIA DE LA PRISIÓN DE MUJERES DE LES CORTS UN BALANCE (2006‐2014) Y UNA MIRADA AL PRESENTE. ].
  4. Entrevista a Carolina Astudillo | Mundo Critica. .
  5. Alcances 2015. Un gran documental de investigación. 2015-09-12.
  6. El gran vuelo. .

Kanpo estekak

aldatu