Ireki menu nagusia

Claire Karabatsos ( Baiona 1978ko otsailaren 5) gehienbat longboard[1] taula motan aritzen den emakumezko surflari profesional lapurtarra da.

Claire Karabatsos
Icone surf portail fr.png
Datu pertsonalak
Jaiotza Claire Karabatsos
1978ko otsailaren 5a (41 urte)
Baiona Euskal Herria
Bizilekua Biarritz
Altuera 178 cm
Pisua 64 kg
Ibilbidea
Profesional urteak 2000
Sponsorrak Patagonia, WaterGirl
Lorpen garrantzitsuenak 2003-2008ko Europako longboard txapeldun profesionala

Espezialitate honetan Europako onena da; shortboarden[2] ere aritzen da.

BiografiaAldatu

Surf munduan 11 urterekin hasi zen. Sei urtez segidan (2003-2008 artean) Europako emakumezko longboard txapelduna izan da.

Kirol jardunez gain, itsasoa eta ekologia uztartzen diren ekimenetan esku hartu du: Surfrider Foundationen alde,[3] hitzaldiak...[4]

Egun bizilekua Biarritzen[5] du.

PalmaresaAldatu

TituluakAldatu

  • 2003-2008: Europako longboard txapelduna 6 aldiz. 2003an antolatu zen estrainekoz txapelketa hori, beraz zenbait urtez txapeldun bakarra izan da.

2004[6] eta 2006koak Estitxu Estremo lagun irundarrarekin lehia estuan irabazitakoak izan ziren.

GaraipenakAldatu

Ohorezko postuakAldatu

  • 2007: 2.a Kana Miss Cup (WLTn 3 izar).
  • 2006: Roxy World Championship (WLC), munduko txapelketan 3.a.
  • 2004: 2.a Kana Miss Cup (Europako ASPn izar 1).

ErreferentziakAldatu

  1. "Ohol luzea" bere luzeragatik.
  2. "Ohol laburra".
  3. Egoitza Biarritzen duen Surfrider Foundation Europeko lehendakariordea da.
  4. Donostiako akuarioan hizlari.
  5. Jaiolekuagatik batzuetan "baionar" agertzen da hedabideetan eta beste batzuetan "angeluar": ikus adibidez surfersvillage.com.en hau.
  6. 2004ko emaitza.
  7. World Longboarding Tour
  8. Association of Surfing Professionals

Kanpo loturakAldatu