Ciudad de Vascos Navalmoralejon (Toledo, Espainia) dagoen aztarnategi arkeologikoa da.[1] Turismoari irekita dago.[2]

Ciudad de Vascos
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaToledoko probintzia
UdalerriaNavalmoralejo
Koordenatuak39°45′20″N 5°05′14″W / 39.755531°N 5.087197°W / 39.755531; -5.087197
Map
Ondarea
BICRI-55-0000051
Erorkinak Ciudad de Vascos aztarnategian.

Toponimia aldatu

Madina al-Talabaira hiriaren hiru barrutietako bat Basaq izena zuen; homonimiaz, toponimoak Basaq > Vasak > Vascos eboluzioa izan zuen. Ez dirudi, beraz, euskaldunekin zerikusirik duenik.[3] Gainera, Basaq toponimo honek barruti osoari egingo lioke erreferentzia; arabiar garaiko dokumentazioa aztertuz ez da lortu hiriaren beraren izena zehaztea (hipotesi baten arabera, Nafza herrigune galdua litzateke, izen horretako amazigh tribuak populatu zuena).[4]

Geografia aldatu

 
Ciudad de Vascos kanpo-harresitik ikusita; gotorlekua (al-quasba) beheko aldean dagoela

Aztarnategia Toledoko Mendietan dago, Huso ibaiaren ondoan (Tajo ibaiaren afluentea),[5] Toledo hiriburutik 70 bat kilometrotara, Navalmoralejo herrigunetik 5 kilometrotara, El Puente del Arzobispo herritik hurbilago.

Historia aldatu

Hiria IX. mendean sortu zen, Kordobako Emirerriaren baitan.[5] Hura desegin ostean, Toledoko taifaren parte izan zen, eta uste da kristauek 1085 urte inguruan hartu zutela, Alfontso VI. Gaztelakoa Toledoz jabetzearekin batera. Handik gutxira abandonatua izan zen, lurraldea birpopulatu zutenek nahiago izan baitzuten Tajo erriberan bizi.[6]

Aztarnategia aldatu

Aztarnategia eremu partikular batean dago: Las Cucañas esparrua. Jabeek (Cavestany-Corsini familiak) ikerketa arkeologikoak bultzatu dituzte Administrazioarekin elkarlanean, eta aztarnategia bisitagarria da larunbatetan 10:00-14:00 ordutegian (otsailetik maiatzera, izan ezik -biak barne-).[7]

Hiria E-M norabidean zeharkatzen duen kale nagusiaren inguruan antolatua dago. Egituren hainbat aztarna ikusi daitezke, besteak beste: harresiak, artistikoki landutako arku-ateak, gotorlekua, bainuetxea (bere hipokaustoarekin), meskita, kanposantua...[8]

Zenbait epigrafe ere gordetzen dira: meskitaren ekialdeko horma batean kufikoz eginiko jakulatoria; alkazarreko dintel batean tailatutako alkerke jokoa...[9]

Erreferentziak aldatu

  1. «Ciudad de Vascos» www.ciudaddevascos.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).
  2. https://www.descubrir.com/visitando-la-ciudad-de-vascos-un-sorprendente-yacimiento-arqueologico/#google_vignette
  3. «https://twitter.com/ricardotejada19/status/1137756218221617152» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).
  4. «Ciudad de Vascos» www.ciudaddevascos.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).
  5. a b «https://twitter.com/paco_almanzor/status/1137435387557793792» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).
  6. Eslava Galán, Juan. (2012). 1000 sitios que ver en España al menos una vez en la vida. (1ª ed. en Colección Booket. argitaraldia) Booket ISBN 978-84-270-3003-9. PMC 828326021. (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).
  7. (Gaztelaniaz) «Visita Yacimiento Arqueológico de Ciudad de Vascos | TCLM» www.turismocastillalamancha.es (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).
  8. Mazzoli-Guintard, Christine. (2000). Ciudades de al-Andalus : España y Portugal en la época musulmana, siglos VIII-XV. (1. ed. argitaraldia) Editorial al-Andalus y el Mediterráneo ISBN 84-931194-1-5. PMC 45765479. (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).
  9. «https://twitter.com/paco_almanzor/status/1406240541998784518» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).

Kanpo estekak aldatu