Chuck Aranberri dentista baten etxean

Chuck Aranberri dentista baten etxean Bernardo Atxagak idatzitako liburua da, Juan Carlos Egillor irudigileak ilustratu zuen. 1982an argitaratu zen Erein argitaletxearen eskutik. 59 orriko liburu hau zortzi urtetik gorako haurrei zuzendua dago.[1]

Chuck Aranberri dentista baten etxean
Datuak
IdazleaBernardo Atxaga (1982)
Argitaratze-data1982
GeneroaIpuinak
ArgitaletxeaErein
HerrialdeaEuskal Herria
IlustratzaileaJuan Carlos Eguillor
Orrialdeak59
ISBN978-84-9746-429-1

Argumentua

aldatu

Chuck Aranberri dentistarenera joan da bere amarekin eta han, itxaron-gelan, parean egokitu zaizkion pertsona bereziek atentzioa ematen diote.

Pertsonaiak guztiz bitxiak dira; Alde batetik, emakume gizen, berritsu eta adar jolea. Beste alde batetik, gizon argala eta gizon atletiko eta biboteduna. Horrez gain, jokabide berezia azaltzen dute. Pertsona arrunt bakarrak Chuck eta haren ama dira.

Gainera, pertsonaien karakterizazioa hizkeraren bidez islatzen da. Emakume gizenak "shaisshu", "sshaude"" eta abarreko hitzak erabiltzen ditu. Gizon atletikoaren kasuan, ordea, kolpeak islatzen ditu hitz eginez; "eMAten diZUt penA" eta abarrekoak.[2]

Ipuin psikologikoa da. Emakume gizenak eta gizon atletikoak Chuckengan sortarazitako beldurra da ipuinaren ardatza, baita ametsa eta errealitatearen nahasketa ere. Horrez gain, umorearen eta fantasiaren presentzia ere nabarmena da.

Testua

aldatu

Testuari dagokionez, elkarrizketek pisu handia dute ipuinean, baina baita gogoetek. Gogoetak letra etzanez azaltzen dira eta narratzailearen ahotsak ikaraturik dagoenean totelka.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Chuck Aranberri dentista baten etxean» galtzagorri.eus.
  2. a b Etxaniz, Xabier. (2007). Bela Kabelatik Ternuara. Iruña: Pamiela, 47-48-49 or..

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.