Chiriquí Panama hego-mendebaldeko probintzia da. 6.548 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2016an 456.482 biztanle zituen.[1] Hiriburua David da.

Chiriqui
 Panama
Administrazioa
Estatu burujabe Panama
ISO 3166-2PA-4
HiriburuaDavid (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak8°26′N 82°26′W / 8.43°N 82.43°W / 8.43; -82.43
Azalera6.490,9 km²
Demografia
Biztanleria416.873 (2010)
Dentsitatea64,22 bizt/km²

Geografia

aldatu

Panamako hego-mendebaldean dago. Iparraldean Bocas del Toro probintzia eta Ngobe Bugle eskualdea ditu, mendebaldean Costa Rica, ekialdean Veraguas, eta hegoaldean Ozeano Barea. Ozeano Bareko kostan dagoen Chiriquiko golkotik hartzen du izena. Probintzia honetan dago Barú sumendia (3.475 metro), Panamako altuera gorena.

Historia

aldatu

Espainiarrak bertara iritsi baino berrehun urte lehenago indar handiko kultura zen chiriquia; egungo Chiriqui probintzian eta Costa Rica hegoaldean zabaldu zen.

Ekonomia

aldatu

Nekazaritza (bananak, kafea, kakaoa, artoa, tabakoa, azukre kanabera eta barazkiak) eta abere hazkuntza (behi, ardi eta zaldi azienda) dira ekonomiaren oinarriak. Lurpeko aberastasunak daude: kobrea, harrikatza eta urrea.

Erreferentziak

aldatu
  1. Superficie, población y densidad de población en la República según provincia, comarca, distrito y corregimiento. Censos de 1990 a 2010, Instituto Nacional de Estadística y Censo (INEC), contraloria.gob.pa (Noiz kontsultatua: 2017-12-19).

Kanpo estekak

aldatu