Chico Buarque
Francisco Buarque de Hollanda (Rio de Janeiro, 1944ko ekainak 19), Chico Buarque bezala ezagunagoa, brasildar musikari, aktore eta idazlea da.[1]
Bizitza
aldatuBere aita Sérgio Buarque de Hollanda historialaria zen. Eta ama Maria Amélia Cesário Alvim piano-jotzailea. Aitaren lana zela eta São Paulo eta Italian igaro zuen haurtzaroa.
1963an arkitektura eta urbanismo ikasketak hasi zituen São Pauloko Unibertsitatean, eta ikasle mugimenduan parte hartzen hasi zen.
Urte hartan bertan Balanço do Orfeu ikuskizunean parte hartu zuen Tem mais Samba abestia konposatuz. Buarquek berak onartu du hori izan zela bere musika ibilbidearen hasiera.[1]
1965ean Caetano Veloso eta Gilberto Gil ezagutu zituen. Eta 1966ean kaleratu zuen bere lehen diskoa.[2]
1966an Marieta Severo aktorearekin ezkondu zen, eta harekin hiru alaba izan zituen.
Diktadura militarrak Buarqueren lana baldintzatu zuen eta bere Roda Viva espektakulua zentsuratu egin zuen.
1969an Ehun milen martxan parte hartu zuen, diktaduraren kontrako manifestazio batean. Eta ondoren Erromara erbesteratu zen.
1970ean Brasilera itzuli zen, eta zentsurarekin arazoak edukitzen jarraitu zuen. Adibidez, Apesar de Você abestia debekatu egin zuten eta dendetatik erretiratu (nahiz eta ordurako 100.000 kopia salduta zituen). 1973an berak eta Ruy Guerrak idatzitako Calabar, o Elogio da Traição antzezlana ere debekatu egin zuten.[1]
1974an bere lehen nobela argitaratu zuen: Fazenda modelo.[2] Hamarkada batzuk beranduago Buarquek onartu zuen ez zegoela liburu horretaz harro literaturaren ikuspegitik, amorruarekin idatzitako liburua zelako.[3]
1990eko hamarkadatik aurrera argitaratu zituen nobelek arrakasta handia lortu zuten.[1]
Hauteskundeetan Partido dos Trabalhadores (PT) eta Lula da Silva babestu izan ditu, eta Jair Bolsonaroren gobernuarekiko kritikoa izan da.[4]
Sariak
aldatuHauek dira Chico Buarquek irabazitako sari batzuk.
- 1978an Molière saria irabazi zuen Ópera do Malandro antzezlaneko abestiak idatzi eta konposatzearren.[1]
- 1992, 2004 eta 2010 urteetan Jabuti saria irabazi zuen bere nobelengatik. [1]
- 2019an Camões saria eman zioten.[5]
Diskografia
aldatuHauek dira Chico Buarquek kaleratu dituen estudioko disko batzuk:[6]
- 1966 Chico Buarque de Hollanda
- 1966 Morte e Vida Severina
- 1967 Chico Buarque de Hollanda vol. 2
- 1968 Chico Buarque de Hollanda vol. 3
- 1969 Chico Buarque na Itália
- 1970 Per un Pugno di Samba
- 1970 Chico Buarque de Hollanda – Nº4
- 1971 Construção
- 1972 Quando o Carnaval Chegar
- 1973 Chico Canta
- 1974 Sinal Fechado
- 1976 Meus Caros Amigos
- 1977 Os Saltimbancos
- 1977 Gota d’Água
- 1978 Chico Buarque
- 1979 Ópera do Malandro
- 1980 Vida
- 1981 Almanaque
- 1981 Saltimbancos Trapalhões
- 1982 Chico Buarque en Español
- 1983 Para Viver um Grande Amor (trilha sonora)
- 1983 O Grande Circo Místico
- 1984 Chico Buarque
- 1985 O Corsário do Rei
- 1985 Malandro
- 1986 Ópera do Malandro
- 1987 Francisco
- 1988 Dança da Meia-Lua
- 1989 Chico Buarque
- 1993 Paratodos
- 1995 Uma Palavra
- 1998 As Cidades
- 1998 Chico Buarque de Mangueira
- 2001 Cambaio
- 2002 Chico Buarque – Duetos
- 2005 Chico No Cinema
- 2006 Carioca
- 2011 Chico
Literatura
aldatuHauek dira Chico Buarquek argitaratutako nobela batzuk:[2][4]
- 1974 - Fazenda modelo
- 1991 - Estorvo
- 1995 - Benjamin
- 2003 - Budapeste
- 2009 - Leite derramada
- 2014 - O Irmão Alemão
- 2019 - Essa gente
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f (Portugesez) Vida | Um olhar sobre a obra de Chico Buarque. (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
- ↑ a b c «Chico Buarque» www.chicobuarque.com.br (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
- ↑ (Ingelesez) Hunt, Jemima. (2004-07-17). «Interview: Chico Buarque» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
- ↑ a b (Portugesez) Lusa, PÚBLICO. «Chico Buarque lança novo romance em Novembro no Brasil e também em Portugal» PÚBLICO (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
- ↑ (Portugesez) Lucas, Isabel. «Chico Buarque, um Prémio Camões com mensagem artística e política» PÚBLICO (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
- ↑ (Portugesez) Discografia | Um olhar sobre a obra de Chico Buarque. (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).