Ruy Alexandre Guerra Coelho Pereira (Lourenço Marques, Mozambike, 1931ko abuztuaren 22a) brasildar zinemagile, idazle eta aktorea da.

Ruy Guerra

Bizitza
JaiotzaMaputo eta Mozambike1931ko abuztuaren 22a (92 urte)
Herrialdea Mozambike
 Brasil
Familia
Ezkontidea(k)Leila Diniz (en) Itzuli
Nara Leão  (1963 -  1965)
Cláudia Ohana (en) Itzuli  (1981 -  1984)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLa Fémis (en) Itzuli
Institut des hautes études cinématographiques (en) Itzuli
(1952 - 1954)
Hizkuntzakportugesa
Brasilgo portugesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, film-muntatzailea, aktorea, zinema aktorea, kantugilea eta film screenwriter (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaCinema Novo (en) Itzuli

IMDB: nm0346087 Allocine: 204 Allmovie: p92815 Edit the value on Wikidata

Garai hartan Portugalgo kolonia zen Mozanbiken jaio zen, baina 1950eko hamarkadaren amaiera aldera Brasila jo zuen, eta hango zinemagintza berriaren ordezkari nagusi bilakatu zen. Aipagarria du Os fuzis (1964), bere lehenengo filmetako bat, non giza ehizaren krudeltasuna plazaratzen duen. Gabriel García Márquezen obra ezagun bat ere eraman zuen zinemara (Erêndira, 1983), eta Chico Buarque abeslari famatuaren inguruko film bat egin zuen gero (Estorvo, 2000). Antzezle gisa ere aritu da inoiz (Werner Herzogen Agirre edo Jainkoaren haserrean, adibidez), eta kantu herrikoiak konposatu izan ditu.

Aipagarriak ditu beste film hauek ere: Ternos caçadores (1969), Os deuses e os mortos (1970), A ópera do malandro (1986), Os amores difíceis (1988), Kuarup (1989), Portugal S.A. (2004), O veneno da madrugada (2004).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ruy Guerra