Chen Meng

mahai-tenislari txinatarra

Chen Meng, (txinera tradizionalez: 陈梦, Qingdao, Shandong (Txina), 1994ko urtarrilaren 15a) mahai-tenis jokalari txinatara da.

Chen Meng

Bizitza
JaiotzaQingdao1994ko urtarrilaren 15a (30 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Jarduerak
Jarduerakmahai-tenislaria

Munduko txapelduna izan da bakarka 2020an ITTF Emakumezkoen Munduko Kopan, eta ITTF World Tour Final Handia irabazi du 2017, 2018 eta 2019an.

Olinpiar Jokoak aldatu

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina irabazi zuen bakarkako modalitatean, Sun Yingsha herrikidea (zilarrezkoa) eta Mima Ito japoniarra (brontzezkoa) garaituz.
Urrezkoa irabazi zuen, halaber, Txinako taldearekin taldekako modalitatean, Japoniako (zilarrezkoa) eta Hong Kongeko (brontzezkoa) hirukoteen aurretik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Txinako hirukotea: Chen Meng, Sun Yingsha eta Wang Manyu-k.[1][2][3]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
  Japonia
  Bakarka,
emakumezkoa[4]
2020 Tokio
  Japonia
  Taldeka,
emakumezkoa[5]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Chen Meng Defeats Sun Yingsha 4-2 to Clinch Olympic Gold» edgesandnets.com 2021-07-29 (Noiz kontsultatua: 2021-07-30).[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Chen Meng» olympedia.org 2021-11-12an begiratua(Ingelesez)
  3. «Chen Meng» Olympics.com 2021-11-12an begiratua (Gaztelaniaz)
  4. "Mahai-tenisa, bakarka, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  5. "Mahai-tenisa, bakarka, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu