Charmed («Sorginduak») Estatu Batuetako ingelesezko telesail bat izan zen; sorgin bihurtzen diren hiru ahizpen (Halliwell deiturakoak) bizitza kontatzen du. Dena San Frantziskon (Kalifornia) gertatzen da. Ahizpa horien helburua da mundua gaiztakeriatik salbatzea, eta beren nortasuna ezkutatzen saiatzen dira. Sorginduak dira munduko sorgin boteretsuenak elkarrekin lan egiten dutenean, hiruko boterearen bidez.

 Charmed
Jatorria
Sortzailea(k)Constance M. Burge (en) Itzuli
IzenburuaCharmed
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua8
Atalak178
Ezaugarriak
Genero artistikoaparanormal television program (en) Itzuli, komedia dramatikoa eta fantasy television series (en) Itzuli
Iraupena42 minutu
Antzezlea(k)
Holly Marie Combs (Piper Halliwell (en) Itzuli)
Alyssa Milano (Phoebe Halliwell (en) Itzuli)
Shannen Doherty (Prue Halliwell (en) Itzuli)
Rose McGowan (Paige Matthews (en) Itzuli)
Brian Krause (Leo Wyatt (en) Itzuli)
Dorian Gregory (Darryl Morris (en) Itzuli)
Julian McMahon (Cole Turner (en) Itzuli, The Source (en) Itzuli)
Kaley Cuoco (Billie Jenkins (en) Itzuli)
Drew Fuller (Chris Halliwell (en) Itzuli)
Ted King (Andy Trudeau (en) Itzuli)
Greg Vaughan (en) Itzuli (Dan Gordon (en) Itzuli)
Karis Paige Bryant (Jenny Gordon (en) Itzuli)
Eric Dane










[[Kategoria:Greg Vaughan (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]

Ekoizpena
EkoizleaAaron Spelling
Ekoizle eragileaAaron Spelling
Bestelako lanak
MusikagileaJay Gruska
J. Peter Robinson
Emanaldia
Jatorrizko igorlea The WB
Hasiera-data1998ko urriaren 7a
Amaiera-data2006ko maiatzaren 21a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSan Frantzisko

tntdrama.com…
IMDB: tt0158552 Filmaffinity: 600379 Allocine: 65 Rottentomatoes: tv/charmed Metacritic: tv/charmed TV.com: shows/charmed
Facebook: charmedtv Edit the value on Wikidata

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Sorginduen ama (Patty) hil eta gero, ahizpak beren amona eta aitarekin geratu ziren. Penny, beren amonak, sorgina ere bai, ahalmenak kendu zizkien demonioetatik babesteko. Amonak sorginkeria kentzeko asmoa zuen, ahizpak handiak egitean, baina beti borroka zebilela ikustean ez zuen kentzen, horregatik sorginduak hasi ziren ahalmen magikoak zituztela jakin barik.

Amona hil eta gero Phoebe, ahizpa batek New York-era doa bere aitaren bila (bere aita amonarekin utzi zituen sorginak zirela jakitean). Hilabete batzuk pasa eta gero San Frantziskora bueltatzen da, diru arazoak direla eta. Etxean dagoen lehenengo gauean, Ouijak esaten die etxeko atikora joateko, baina Prue eta Piper ez dute joan nahi, horregatik Phoebe bakarrik joaten da.

Orduan Phoebek Itzalen Liburua aurkitzen du, beren arbasoek idatzia, lehenengo orrian dagoen sorginkeria irakurtzen du eta beren ahalmenak askatzen ditu.

Sorginduen ahalmenak aldatu

Prue-k, ahizpa nagusienak, telekinesia zuen (gauzak edo pertsonak pentsamenduarekin mugitu ahal zituen, geroago astralki proiektatzen ikasi zuen (klon astral bat sortu ahal zuen eta hau ezin zen zauritu).

Piper-ek, erdiko ahizpak, pertsonak eta gauzak gelditu ahal zituen, eta geroago partikulak azeleratzen ere ikasi zuen. Horrela hauek eztandarazi egiten zituen.

Azkenik Phoebe-k, txikienak, bihozkadak zituen; geroago enpatia (besteek sentitzen dutena sentitu) eta lebitatzen ere ikasi zuen.

Ordutik aurrera beren botereak errugabeak, magiarik gabeko pertsonak, sorgin gaiztoetatik eta demonioetatik babesteko erabili zituzten. Baina egun batean, Shax deabruarekin borrokan ari zirela mundu osoak ikusi zituen, eta beren etxetik atera ere ezin zutela geratu ziren.

Pruek bere ahalmenak erabiltzen zituen sorgina zela esaten zuen emakume zoro bat etxetik botatzeko. Emakume honek Piperri tiro egin zion. Pruek Leori, bere aingeruari, deitu zion, baina honek ezin zion entzun azpimunduan dagoelako Phoeberekin. Orduan, Pruek Piper ospitalera eraman nahi zuen, baina jendeak ez zion pasatzen uzten, elkarrizketa bat nahi zuelako. Pruek, etsita telekinesiaren bidez jendea bota zuen. Horren ondorioz, Piper hil egin zen eta SWATek Prue hil nahi zuten, jendearentzat arriskutsua zelakoan.

Phoebek Iturriarekin (azpimunduan agintzen zuenarekin) tratu bat egin zuen, bera azpimunduan geratuko zen denboran atzera egiten bazuen. Denboran atzera egin bai baina laguntzeko Phoebe ez zegoenez, Shaxek suzko bola batekin zauritu zituen Prue eta Piper.

Leo bueltatu zenean Piper salbatu zuen baina Prue hil egin zen. Gero, Phoebe ere bueltatu zen, Cole deabruaren, bere benetako maitearen laguntzaz. Horrela hiruko boterea apurtzen da.

Bi edo hiru egun pasa eta gero amak esan zien beste ahizpa bat zutela (amak eta bere aingeruak izan zuten alaba), baina adoptatua zela. Horrela Paige topatu zuten eta berriro hiruren boterea berreskuratu zuten.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu