Cerro de Gorría (1708 m)​ Ávilako mendilerroan, Espainia, dagoen punturik altuena da. Toponimoa euskaratik datorrela proposatu da[1].

Cerro de Gorría
Datu orokorrak
Garaiera1.708 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak40°39′00″N 4°59′00″W / 40.65°N 4.98333°W / 40.65; -4.98333
MendikateaSierra de Ávila (en) Itzuli
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaÁvilako probintzia

Deskribapena aldatu

Mendi borobildu bat da, hainbat herritatik iristeko aukera ematen duena. Bere gainetik La Paramera, La Serrota edo Amblésko bailara ikus daitezke hegoaldean eta La Moraña iparraldean. Egun argietan Guadarrama ikus daiteke ekialdean eta Béjarko mendilerroa hego-mendebaldean.

Toponimia aldatu

Euskarazko gorri hitzetik datorrela proposatu da, baina ez kolorearen esanahitik baizik eta zuhaitzik gabe esanahitik (cf. Aizkorri).

Erreferentziak aldatu

  1. Nieto Ballester, Emilio. (1997). Breve diccionario de topónimos españoles. Alianza ISBN 84-206-9487-8. PMC 37769890. (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).

Kanpo estekak aldatu