Ceridwen edo Cerridwen (galeseraz kɛrˈɪdwɛn ahoskatua) Galesko jainkosa bat da, askotan sorgintzat hartua, inspirazioa eta jakinduriaren ontzia gordetzen zuena. Tagid Foelekin ezkonduta zegoen eta hiru seme-alaba zituen: Creirwy, Morfran eta Aufgaduu.

Ceridwen
Galestar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
Ezkontidea(k)Tegid Foel (en) Itzuli
Seme-alabakMorfran (en) Itzuli eta Creirwy

Kondaira aldatu

Kondairak dioenez, Ceridwenek hiru seme-alaba zituen. Crearwy, lurreko neskatorik ederrena; Morvan, gizon itsusi baina indartsu eta ausarta eta Aufgaduu, hiruetan itsusiena, gizarteak ez zuen onartzen.

Cerridwenek erabaki zuen, bere semearen itsustasuna gutxitzeko elixir bat egingo ziola. Edabe honen bitartez, bardo handiena bihurtuko zen, baina edabearen lehen 3 tantak bakarrik egiten zuten efektua, gainerakoek heriotza eragingo zuten. Edabea sei belar magikorekin egina zegoen eta urte bat eta egun baten zehar sukaldaritzen zen. Sukaldatze prozesua zaintzen bi zaindari jarri zituen, Morda itsua eta Gwion gaztea, edabea ez ukitzeko agindupean.

Egun batean, Gwion edabea nahasten ari zela, hiru tanton erori zitzaizkion eskura. Honek ahora eraman zuen eskua eta edabearen onurak lortu zituen. Honetaz ohartzean Ceridwen haserretu egin zen eta gaztea hil nahi zuen eta horretarako biek zituzten botere magikoak (animali bihurtzekoak) erabili zituzten. Hainbat animaliatan bihurtu ondoren, gaztea arto ale batean bihurtu zen, Cerridwen oilo bihurtu zen eta jan egin zuen.

Berriro gizaki bihurtzean, jainkosa haurdun zegoela eta barruan zeraman haurra Gwion zela ohartu zen. Jaiotzean hilko zuela erabaki zuen, baina erditzean hain zen ederra ezin izan zuela hil. Hau konpontzeko zaku batean sartu zuen eta itsasora bota zuen, Haurrak biziiraun zuen eta Elphin izeneko printze batek jaso zuen. Printzeak Taliesin izena jarri zion. Taliesin Arturo Erregearen gaztelura joan zen eta bertan arpista eta erregearen aholkulari postua hartu zuen.

Kanpo estekak aldatu