Libanoko zedro

Cedrus libani» orritik birbideratua)

Libanoko zedroa (Cedrus libani) cedrus generoko zuhaitz espezie bat da, jatorria Mediterraneoko itsasertzetan duena.

Libanoko zedro
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPinopsida
OrdenaPinales
FamiliaPinaceae
GeneroaCedrus
Espeziea Cedrus libani
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakLebanon cedar (en) Itzuli

Bi mota edo azpiespezie daudela jotzen da: Libanoko zedroa bera (Cedrus libani subsp. libani edo var. libani) batez ere Libano, Palestina, Israel, Jordania, Siria eta Turkia hegoaldekoa, eta Turkiako zedroa edo Taurus zedroa (Cedrus libani subsp. stenocoma edo var. stenocoma) Turkia hego-mendebaldekoa. Gainera, nahiz eta aditu gehienek Atlasko zedroa espezie banatutzat hartu, badira batzuk[1][2] Libanoko zedroaren azpiespezietzat hartzen dutena (C. libani subsp. atlantica).

Ezaugarriak aldatu

Hosto iraunkorreko zuhaitz sendoa da: 40 m garai izan daiteke. Gaztea denean, forma konikoa du Libanoko zedroak; heltzen denean, itxura ikusgarria hartzen du: adaburu zapala da goiko aldetik, eta adarrak maila horizontal oso zabaletan antolatzen dira.

Zurtoina – Azala aldatu

Libanoko zedroaren zurtoina lodia da; eta azala, grisaxka eta zartatua.

Hostoak aldatu

 
Hostoak

Hostoak orratz formakoak dira -azikulak-, berde ilunak eta zorrotzak, eta multzotan sortzen dira.

Loreak aldatu

Konoek forma esferikoa dute -goiko aldea zapala da-. Kono arrak azikula multzoen erdian sortzen dira, eta emeak baino txikiagoak dira. Ernaldu ondoren, haziak sortzen dira kono emeetan. Zedroak landare gimnospermoak dira —obuluak ez daude obulutegi baten barruan—, eta haziak ez daude fruitu baten barruan.

Habitata aldatu

Lurzoru arina eta freskoa, eta klima lehorra eta bero behar ditu Libanoko zedroak.

Erabilera aldatu

Oso estimazio handiko zura du Libanoko zedroak: oso astuna, trinkoa, gogorra, iraunkorra eta usaintsua da.

Duen itxura ikusgarriagatik, lorategi eta parkeak apaintzeko erabiltzen da.

Hostoetatik ateratzen den olioak ahalmen antiseptikoa du, eta arnas aparatuko infekzioetan erabilgarria da: faringitisa, bronkitisa, sinusitisa, gripea, hotzeria...

Ikurra aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Jainkoaren zedroak»
 
Zedroa Libanoko banderaren erdian agertzen da.

Zedro espezie hau Libano herrialdearen ikurra da, eta handitasuna eta hilezkortasuna adierazten du, bizitza luzea izan baitezakete (1.000 urte baino gehiago bizi daitezke).

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.
  1. Güner, A., Özhatay, N., Ekim, T., & Başer, K. H. C. (ed.). 2000. Flora of Turkey and the East Aegean Islands 11 (Supplement 2): 5–6. Edinburgh University Press. ISBN 0-7486-1409-5
  2. Eckenwalder, J. E. (2009). Conifers of the World: The Complete Reference. Timber Press ISBN 0-88192-974-3.