Caterina Scarpellini

italiar astronomoa eta meteorologoa

Caterina Scarpellini (Foligno, Italia, 1808ko urriaren 29aErroma, Italia, 1873ko azaroaren 28a), italiar astronomo eta meteorologoa izan zen. Astronomiako azterlan kimikoetan lagundu zuen.

Caterina Scarpellini

Bizitza
JaiotzaFoligno1808ko urriaren 29a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1873ko azaroaren 28a)
HeriotzaErroma1873ko azaroaren 28a (65 urte)
Hobiratze lekuaUdako hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Erasmo Fabri Scarpellini (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta zientzialaria
KidetzaAccademia dei Georgofili (en) Itzuli
Moscow Society of Naturalists (en) Itzuli

Biografia aldatu

1808ko urriaren 29an Folignon jaioa, Scarpellini Erromara joan zen 18 urte zituela. Han, osaba Feliciano Scarpellini zientzialariaren eta Kanpidoglioko Erromatar Behatokiko zuzendariaren laguntzailea izan zen. Florentziako Accademia dei Georgofiliko dei Quiriti erakundeko kidea zen eta Moskuko naturalisten Elkarte inperialeko kide arrunta ere izan zen.[1]

1854ko apirilaren 1ean kometa bat aurkitu zuen. 1856an Erroman estazio meteorologiko bat ezarri zuen.

1872an, gobernu italiarraren onarpena lortu zuen bere lanagatik.

Hurrengo urteko azaroaren 28an hil zen.[2][3][4]

Senarrarekin sortu zuen Corrispondenza scientifica egunkaria gidatu eta artikulu asko idazten zituen. Sasoi horretako aldizkari akademikoek horren berri ematen zuten. XIX. mendeko kazetari batek biografia laburraren amaieran hauxe gehitu zuen:

"ama ona eta benetako emakumea ".[5]

Aurkikuntza aldatu

1854ko apirilaren 1ean, Scarpellinik 1854ko Kometa Handia behatu zuen (C/1854 F1).

Aintzatespenak aldatu

  • 1872an, gobernu italiarraren onarpena lortu zuen bere lanagatik
  • Artizarraren krater batek bere izena du.

Erreferentziak aldatu

  1. Logan, Gabriella Berti. Caterina Scarpellini: Astronomy and Meteorology in Risorgimento Rome. .
  2. http://siusa.archivi.beniculturali.it/cgi-bin/pagina.pl?
  3. Popular Astronomy, March 1898, p. 217.
  4. The Observatory, vol. 22 no. 282 (August 1899), p. 297-98.
  5. (Frantsesez) Ciel et terre. F. Hayez 1883 (Noiz kontsultatua: 2022-09-17).

Kanpo estekak aldatu