Sektore publikoa administrazio publikoek eskaintzen dituzten zerbitzuen multzoa da. Estatuaren administrazio publiko eta tokiko elkargoez, baita kapital sozialaren % 51 administrazio publikoaren esku diren enpresez osatua da. Estatuarekiko duten menpekotasun finantzarioa dela eta, elkarteak ere sektore publikoaren parte dira.

Enpresa publikoen estatutuak bi errealitate ezagutu ditzake. Alde batetik, Zuzenbide Komunpearen baitan kokatzen diren enpresa publikoak, gehienetan Sozietate Anonimo deritzon forma juridikoa hartzen dutenak. Bestaldetik, Zuzenbide Publikoaren baitan kokatzen diren enpresa publikoak.

Sektore publikoa eta zerbitzu publikoa

aldatu

Zerbitzu publiko eta sektore publikoa, ezberdindu beharreko bi nozio dira.

  • Berez, zerbitzu publikoaren esku diren betebehar batzuk, sektore pribatuaren esku utzi daitezke. Hau, zerbitzu publikoen delegaritza mekanismo juridikoaren bidez egin daiteke: uraren garbitze eta banatze zerbitzuak, ondarkinen biltze zerbitzua, etab.
  • Era berean, berez zerbitzu publikoari ez dagozkion betebehar batzuk, sektore publikoaren esku uzten dira: tabakoaren industria, lehergailuen ekoizpena, etab.

Monopolioa eta sektore publikoa

aldatu

Merkataritza sektoreko monopolio egoera bat, sektore publikoaren esku uzten denean, koadro arautu zehatz baten baitan egiten da (zaldi lasterketa edota argi indarraren ekoizpenaren kasua zen orain arte Frantzian). Sektore publikoa, monopoliorik ez duen merkatu pribatuan sartzen denean aldiz, bertako erregulatzaileari edo organo legegileari dagokio honen jarduera arautzea merkatuan desorekarik eragin ez dezan. Sektore publikoak, fiskalitate eta diru laguntza publikoen bidez ahalbidetzen dituen abantaila ekonomikoek hainbat ondorio izan ditzakeelako (prezio merkeagoak proposatzea adibidez). Abantaila hauek, merkatua iraunkorki desorekatu, ondorio ekonomiko negatiboak eragin eta eragile publikoaren monopolio egoera bat sor dezake.

Desoreka egoera honen saihesten lan egiten du organo legegileak, sektore publiko eta pribatuko kontabilitate eta fiskalitate arauak ahal bezain bat uztartuz.

Kanpo estekak

aldatu