Cat on a Hot Tin Roof (1958ko filma)
Cat on a Hot Tin Roof (euskaraz Katemea Eztainuzko Teilatu Beroan) 1958ko Richard Brooks estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Tennessee Williams idazlearen Cat on a Hot Tin Roof antzerki-lanean oinarritua dago. Bertan, Elizabeth Taylor, Paul Newman eta Burl Ives aktoreek antzeztu zuten.
Filma honek 7 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta azkenean bakar bat bera ere ez irabazi izan.
Argumentua
aldatuEstatu Batuetako Hegoaldeko goi mailako familia batetako senideburu zaharra den Big Daddy (Burl Ives)) hiltzorian dagoenez senideen artean giro nahasia dago. Bere semeetako bat, Brick (Paul Newman), zalantzakor eta borondate gabea, zurrutean ibiltzeaz gain egoera haren aurrean axolakabe agertzen da, baina haren emaztea den Maggie "Katemea" (Elizabeth Taylor) ez dago bere senarrak bere burua nola suntzitzen ikusteko bat ere prest, hori nola edo hala galerazten saiatuko delarik. Senideburuaren beste semea, Gooper (Jack Carson), eta haren emazte Mae (Madeleine Sherwood), handigurak eta oportunistak dira.
Aktoreak
aldatu- Elizabeth Taylor: Margaret "Maggie/Maggie the Cat" Pollitt
- Paul Newman: Brick Pollitt
- Burl Ives: Harvey "Big Daddy" Pollitt
- Judith Anderson: Ida "Big Momma" Pollitt
- Jack Carson: Cooper "Gooper" Pollitt
- Madeleine Sherwood: Mae Flynn "Sister Woman" Pollit
- Larry Gates: Baugh doktorea
- Vaughn Taylor: Deacon Davis