Partzuergo (zuzenbide administratiboa)

erakunde mota

Figura honen azalpena Espainiako ordenamendu juridikoaren araberakoa da.

Partzuergoa, Administrazio-zuzenbidean, zuzenbide publikoko erakunde bat da, nortasun juridiko propioa eta bereizia duena, hainbat administrazio publikok (edo sektore publiko instituzionala osatzen duten erakundeek) beren artean sortua, edo erakunde pribatuen partaidetza duena, haien guztien interes komuneko jarduerak garatzeko, beren eskumenen esparruan[1][2][3][4]. Beste era batera esanda, administrazio publikoen arteko batasun bat da (batzeko forma juridikoetako bat), interes komun bat lortzea helburu duena.

Partzuergoak elkartutako erakundeekiko erakunde independente gisa eratzen dira.

Hauek dira partzuergoen adibide ezagun batzuk:

Ezaugarriak aldatu

Hauek dira partzuergoaren ezaugarriak[3][4]:

  1. Partzuergoa sustatzen duten erakundeen interes komunak aurrez egotea.
  2. Interes publiko edo pribatuko obrak edo zerbitzuak egitea, baina garrantzi kolektiboa dutenak.
  3. Bokazio instrumentala.
  4. Bat datozen interesak asetzeko antolakunde komuna denez, partzuergoak hura sustatzen duten subjektuen aniztasunetik eratorritako ahaleginen talde bat eskatzen du.

Araudia aldatu

Espainiar Estatuko ordenamendu juridikoan, lege-testu hauek arautzen dituzte partzuergoak:

  • Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea (oinarrizko erregulazioa jasotzen da bertan).
  • Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea (toki-mailako araudia).

Erreferentziak aldatu

  1. (Katalanez) «consorci» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0171397.xml.
  2. consorci - Diccionari de dret administratiu | Terminologia jurídica. .
  3. a b Nieto Garrido, E. El consorcio administrativo. CEDECS, Bartzelona, 1997.
  4. a b Martínez López-Muñiz, J. L. Los consorcios en el derecho español. Instituto de Estudios de Administración Local, Madril, 1974.
  5. «Inicio | bizkaiko garraio partzuergoa - consorcio de transportes de bizkaia» www.ctb.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
  6. «Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa» www.consorciodeaguas.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).

Ikus, gainera aldatu