Casa Torreko markesgoa

Felipe V.ak sortutako markeserria

Casa Torreko markesgoa Felipe V.a Espainiakoak Juan José Ovejas Díez-i 1731an emandako noblezia-titulua da.

Casa Torreko markesgoa
Datuak
Motamarkesgoa
HerrialdeaEspainia
Karguaren titularraJuan José Ovejas Diez

Casa Torreko markesak aldatu

Titularra Aldia
Espainiako Felipe V.ak sortua
I Juan José Ovejas Díez 1731-1732
II Juan José Ovejas Loaisa 1732-1786
III Francisco Ovejas Blanco 1786-1793
IV Juan José Ovejas Frías-Salazar 1793-1833
V Magdalena Ovejas Chavarri 1833-1851
VI Lázaro Lizana Ovejas 1851-1886
VII Jose Maria Lizana de la Hormaza 1886-1911
VIII Luis María Lizana de la Hormaza 1911-1915
IX Pedro M. Hualde Lizana 1915-1944
X Angel M. Hualde Goizueta 1944-1998
XI José Mª Hualde eta Ruiz de Gamiz 1998-egun

Casa Torreko markesen historia aldatu

 
Casa Torreko markesaren jauregia, Igean, Errioxa.
  • Juan José Ovejas y Díez (Igea, 1682ko martxoaren 19a - 1732ko maiatzaren 4a) jatorri kaparea bazuen ere ez zen gizon dirududa, Ameriketara emigratu zuen eta han militarki, ekonomikoki eta politikoki gora egin zuen. Aricako, Txile, korrejidore izendatu zuten eta kargu horri esker hainbat sektore kontrolatu eta dirutza irabazi zuen, besteak beste, zilarrezko meategiak, merkataritza, nekazaritza eta abeltzaintza. 1723an bere jaioterrira itzuli zen, Igeara. Lur-eremu handiak hartu zituen eta ospea emango zion jauregia eraiki zuen.[1] Kokapen sozial eta ekonomiko horri esker, 1731an Felipe V.a Casa Torreko markesatua eman zion,[2][3] Casta Torreko I. markesa bihurtuz.[4] María Isabel de Loaisa y Valdesekin ezkondu zen, haien semea zen Juan Josék titulua jaso zuen oinordean.
  • Juan José Ovejas Loaisa (Arica, 1715 – Igea, 1786), Casa Torreko II. markesa. Bi aldiz ezkondu zen, Manuela Blanco Alonso eta Josefa Frías-Salazar Castejónekin. Lehenengo ezkontzatik sortutako semeak hartu zuen titulua.
  • Francisco Ovejas Blanco (1741 – 1793), Casa Torreko III. markesa. Ez zuen ondorengorik izan eta aitaren bigarren ezkontzatik sortutako anaiak hartu zuen titulua.
  • Juan José Ovejas Frías-Salazar, (1749 – 1833), Casa Torreko IV. markesa. Josefa Chavarri Morrón-Galdeanorekin ezkondu zen. Haien alabak hartu zuen titulua.
  • Magadalena Ovejas Chavarri, (Los Arcos, 1784 – Arnedo, 1851), Casa Torreko V. markesa. Francisco Marcelino Lizana Martínez de Artiedarekin ezkondu zen, Robresko jauna.[5][6] Haien semeak titulua eskuratu zuen.
  • Luis María Lizana de la Hormaza, (Bilbo, 1851 – Santurtzi, 1915), Casa Torre VIII. markesa. Ez zuen ondorengorik izan eta bere ahizparen semeak jaso zuen titulua. Ordutik, markesgoa leinuz aldatu zen, Lizana izatetik Hualde izatera (Iruritan zuten jatorria).[9]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu