Carmen Delgado Vicente
Carmen Delgado Vicente (Villavieja de Yeltes, Salamanca, 1899 - Alburquerque, Badajoz, 1936ko iraila) Espainiako maistra errepublikanoa izan zen, Irakaskuntzako Erakunde Libreari lotua, eta armada frankistak fusilatu zuen Espainiako Gerra Zibilaren hasieran.[1]
Carmen Delgado Vicente | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Villavieja de Yeltes, 1899 |
Heriotza | Alburquerque, 1936ko iraila (36/37 urte) |
Heriotza modua | fusilamendua |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea |
Biografia
aldatuSalamancako probintzian jaio zen. Alburquerqueko (Badajoz) La Tahona udal eskolan irakasle jardun zuen. Francisco Fernández Bravo maisuarekin ezkonduta zegoen. Seme bat izan zuten eta iloba umezurtz bat ere jagoten zuten.
Irakaskuntzako Erakunde Libreari lotuta, bizi-baldintzak hobetzeko eta jornalarien analfabetismoa desagerraraztearen alde borrokatu zen. Senarrarekin eta Felipe Mesía Carballorekin batera, maisu eta politikari sozialista zenarekin, zeregin garrantzitsua izan zuen helduen eskolak eta kantinak sortzen eta Misio Pedagogikoek udalerrira helarazi zuten liburutegiaren kudeaketan.[2]
Espainiako 1933ko hauteskunde orokorretan eskuinak garaipena lortu ondoren, Gobernu Zibilaren aginduz, probintziako maisu aurrerakoi guztiak irakaskuntzatik baztertu egin zituzten, eta 1936ko hauteskundeen ondoren, Fronte Popularraren garaipenarekin, ez zituzten berriz onartu ez deitu 1936-37 ikasturtearen hasieran berriz sartzeko.
Uztailaren 18ko estatu-kolpeak Espainiako Gerra Zibila ekarri zuen. Extremadurako kanpaina oso azkarra eta bortitza izan zen, besteak beste, Badajozko sarraskia.[3] Francisco Fernández, Felipe Mesía eta beste pertsona konprometitu batzuk ihes egin zuten, Carmen Delgado geratu egin zen eta atxilotu egin zuten alkatearen emazte Serafina Roca kataluniarrarekin eta ezkerreko beste pertsona batzuekin batera. Udaletxeko gela batean egon ziren.[4]
Valencia de Alcántaratik zetozen falangisten gerrilla batek iraindu eta fusilatu egin zuen Carmen.[5] Haren hondakinak eta ehunka pertsonenak Valdihueloko meategiko hobira bota zituzten.[6][7][8]
Memoria historikoa
aldatu- 2018an, Memoria de Futuro de Alburquerque kolektiboak lankidetza-horma-irudi bat eskaini zien Carmen Delgadori eta gizarte berdinago eta bidezkoago baten alde lan egiteko errepresaliatutako maistra errepublikar guztiei.[9]
- Era berean, Memoria Historikoaren Legea betez, udal liburutegiari Carmen Delgado Vicente irakaslearen izena jartzea eskatu zuen kolektiboak.[10]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Conde, Jesús. (2018-05-19). La maestras de la República y la importancia de hablar de memoria histórica en femenino. .
- ↑ Mesía Carballo, Felipe. .
- ↑ Pascual Díaz, Jorge. (15 d'agost 2020). «La Matanza de Badajoz, siempre en la memoria» elsaltodiario.com.
- ↑ «Asociación Salamanca Memoria y Justicia» salamancamemoriayjusticia.org.
- ↑ Riomesta, Tulio. (2018-05-28). CARMEN DELGADO VICENTE, maestra de la REPÚBLICA ASESINADA por los franquistas en Alburquerque (Badajoz). .
- ↑ Incinerados los restos óseos hallados en la fosa común de Valdihuelo. 2008-12-23.
- ↑ Falero, María del Rosario Fernández; Guapo, María Antonia Hurtado; Pacheco, Diego Peral. (2007). «Documentos sangrientos de la guerra civil española: Mina de Valdihuelo, Badajoz» Ibersid: revista de sistemas de información y documentación 1: 195. ISSN 2174-081X..
- ↑ Francisco Fernández Delgado hijo de Carmen delgado - Cerca de Google. .
- ↑ Mural colaborativo. .
- ↑ Cordovilla, Pablo. (2018-01-21). Memoria de Futuro pide que se cambie el nombre de la biblioteca pública. .