Carmen Castellote

poeta erbesteratua

Carmen Castellote (Bilbo, 1932) euskal erbesteko poeta emakumea da. Gerra Zibilean Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunera erbesteratu zuten haurra izan zen eta Euskal Herrira inoiz ez zen bueltatu. Egun Mexikon bizi da.[1]

Carmen Castellote
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1932 (91/92 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta

Biografia

aldatu

1932an jaio zen Carmen Castellote, Bilbon. Espainiako Gerra Zibilean, 1937an, Gernikako bonbardaketaren ondoren eta tropa frankistek Bilbori eraso egin zioten zain zeudela, bere gurasoek Espainiako Bigarren Errepublikak antolatutako haurren ebakuazio-kanpainetako batean, "Habana" itsasontzian ontziratu zuten haurra, Sobietar Batasunera. Leningradera eraman zuten; han haur haiek "Haurren Etxean" aterpetu zituzten. 1941ean, Bigarren Mundu Gerra piztu zenean, gatazkatik urruntzeko asmoz, errusiarrek berriz ere Siberiara eraman zituzten haurrak, tartean Carmen.

Historia ikasi zuen Moskun. 1956an sozialista poloniar batekin ezkondu ondoren, Poloniara aldatu zuen bere bizilekua. Azkenik, 1958an, Mexikora joan zen, Gerra Zibila amaitu ondoren bertara erbesteratu zen aitarekin berriro ere elkartzeko. Han ezarri zuen bere behin betiko bizilekua. Hogei urte baino gehiago eman ditu Union Tipografica Editorial Hispano Americana (UTEHA) argitaletxe ospetsuko geografia eta historia saila zuzentzen.[2]

Berrogei urterekin argitaratu zuen Castellotek bere lehen poesia liburua. Haurtzaroa, gerra, trenak, maitasuna, bizitako esperientziak izan dira bere lanen gaiak. Bere obra erabat ezezaguna zen Penintsulan. Castelloteren berreskuratze prozesuan ezinbestekoa izan da Carlos Olalla idazle espainiarraren lana.[3]

Olerkia

aldatu
  • Con suavidad de frío, 1976.
  • Vuelo de nieve al sol, 1979.
  • Diálogo de la esfinge, 1983.
  • Acta de renacimiento, 1985.
  • Kilómetros de tiempo. Torremozas, Madrid, 2021. Liburu honetan bere poesia guztia bildu da.

Beste lanak

aldatu
  • De Pushkin a Tolstoi y Mayakovski, Universidad Obrera de México, Mexiko, 1987 (saiakera).
  • Ristra de magdalenas, Egilearen edizioa, Mexiko, 2015 (ipuin bilduma).
  • Cartas a mí misma. Nuria Capdevila-Argüellesen hitzaurrea. Torremozas, Madrid, 2022.

Aitorpenak

aldatu
  • Pushkin Domeina, Moskun, literaturari buruzko saiakera bati esker.
  • 2021ean Carlos Olallak Madrilgo Liburuaren Egunean idazlea gogorarazteko ekimena antolatu zuen.[4]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu