Carlos Ramírez Yepes
Carlos Alberto Ramírez Yepes (Medellín, Antioquia, Kolonbia, 1994ko martxoaren 12a), BMXko txirrindularia da, eta domina olinpiko bikoitza ere.
Carlos Ramírez Yepes | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Carlos Alberto Ramírez Yepes |
Jaiotza | Medellín, 1994ko martxoaren 12a (29 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Parte-hartzailea
| |
![]() ![]() |
BiografiaAldatu
Karlos oso gaztetan hasi zen bizikletan ibiltzen, bere gurasoak bultzatuz. Urteak pasa ahala, hainbat diziplina landu zituen, hala nola saskibaloia eta igeriketa, bere kirola aurkitu zuen arte: BMX. Medellin hirian, kirol honen hazitegietn hasi zen 5 urte bete zituen egun berean.
Bi gurpilen munduan, "Mago Txikia" ezizenez da ezaguna bizikletan duen bizkortasunagatik eta trebetasunagatik[1].
Olinpiar Jokotan parte hartzeaAldatu
BMXn brontzezko bi domina olinpiko lortu zuen lehen gizonezko latinoamerikarra izan zen.
2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan, photo finish bitartez erabakitako final zirraragarrian eta irteera puntutik azken postuan atera ostean, postuak irabazten joan zen kurba estuak oso ondo aprobetxatuz eta, horrela, azkenen, podiuma lortuz.
Hurrengoa, Tokio 2020an izan zen (2021eko uztailaren 31n); aurrekari oso hunkigarri eta arriskutsuekin, pista oso leun jarri zen euriaren ondorioz, baina hori ez zen eragozpena izan "Mago Txikiarentzat". Bi egunetan zehar, sailkapen guztiak gainditu zituen, eta, gero, final amorratu baten ostean, bigarren brontzezko domina olinpikoa lortu ahal izan zuen.
Munduko bere lehen BMX Txapelketa (Brasil 2002)Aldatu
Ia 20 urte igaro dira Carlos Ramírezek lehen BMX Txirrindularitzako Munduko Txapelketa irabazi zuenetik, Paulinan, Brasil. Garai hartan, "Mago Txikiak" 8 urte besterik ez zituen, eta BMXren mundua harritu zuen bere altzairuzko nerbioekin, eta horrek, 2002ko uztaileko hilabete horretan, Brasilgo UCIko Junior BMXko Munduko Txapeldun izatera eraman zuen.
Munduko bere bigarren BMX Txapelketa (Erresuma Batua 2012)Aldatu
2012an, bere lehenengo BMX Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, parte hartu zuen junior gizonezkoen kategorian, eta Munduko Txapeldun izendatu zuten Birminghamen (Erresuma Batua). Txapelketa horretan bertan, bigarren postua lortu zuen junior mailako gizonezkoen erlojupeko modalitatean[2]. Carlos Munduko BMX Txapelketa garrantzitsuenean lortutako urrezko domina berriarekin, BMX nazionalaren belaunaldi berriaren parte bihurtu da.
Esteka honetan une fantastiko horren informazio eta argazki gehiago ikus ditzakezu: Antioquia eta Kolonbiako Kirola .
BMX Munduko Txapelketako parte-hartzerik onenakAldatu
Urtea | Herrialdea | Herria | Sailkapena |
---|---|---|---|
2019 | ( Belgika | Zolder | Finalerdietan eroria |
2018 | ( Azerbaijan | Baku | Finalerdietan eroria |
2017 | ( AEB | Rock Hill | Final laurdenak |
2016 | ( Kolonbia | Medellin | 8. |
2015 | ( Belgika | Zolder | Final laurdenak |
2014 | ( Herbehereak | Rotterdam | 4. |
2013 | ( Zelanda Berria | Auckland | Final laurdenetan eroria |
2012 | ( Erresuma Batua | Birmingham | Junior mailako Munduko Txapelduna
Juniorren 2. Erlojupekoa |
2011 | ( Danimarka | Kopenhage | 4.a |
2010 | ( Hegoafrika | Pietermaritzburg | Txapeldunorde |
2009 | ( Australia | Adelaide | 3. |
2008 | ( Txina | Taiyuan | 7. |
2007 | ( Kanada | Victoria | 5. |
2006 | ( Brasil | Sao Paulo | 3. |
2005 | ( Frantzia | Paris | 5. |
2004 | ( Herbehereak | Valkenswaard | 8. |
2003 | ( Australia | Perth | Txapeldunorde |
2002 | ( Brasil | Paulina | Junior mailako Munduko Txapelduna
(8 urterekin) |
BMX Munduko Kopetan parte hartzerik onenakAldatu
Elite kategoriako lasterketa-multzoa, zeinak, ziklo olinpikoetan zehar, kirolariei aktibitateari eta lehiari eustea ahalbidetzen dien.
Urtea | Herrialdea | Herria | Sailkapena |
---|---|---|---|
2021 | ( Kolonbia | Bogota | Txapeldunorde |
( AEB | Covid-19 dela eta bertan behera utzi zen | ||
2020 | ( Australia | Shepparton | Txapeldunorde |
2020 | ( Australia | Barthurs | 4. |
2017 | ( Argentina | Santiago del Estero | Txapeldunorde |
2016 | ( Herbehereak | Papendal | 3. |
2013 | ( AEB | Chula Vista | 3. |
2012 | ( Herbhereak | Papendal | 4. (junior korrikalaria) |
Banakako UCI BMX Ranking historikoaAldatu
UCIk onartutako urtean egiten diren lasterketa guztien batura da, eta, puntu hauen arabera, hurrengo urteko munduko txapelketarako parte-hartze kuotak entregatuko dira.
Urtea | Sailkapena |
---|---|
2020 | 3 |
2019 | 14. |
2018 | 4.. |
2017 | 10. |
2016 | 2.. |
2015 | 34. |
2014 | 18. |
2013 | 31. |
2012 | 1. |
2011 | 8. |
Azken ohoreakAldatu
Bogotako Alkatetzak, Parque El Salitre-ko BMX pistari, Kolonbiako onena, izena aldatu zion Carlos Ramírez BMX Pista izena jarriz.
Kolonbiako Errepublikaren Ohorezko Mozioa eta kondekorazioa
Tokio 2020rako bizikleta berriaAldatu
(2021eko uztailaren 14a) GW Bicycles-ek, "Mago Txikia" eta Kolonbiako BMX taldeak erabiltzen dituen bizikletak babesten dituen markak "MARCO G1+" delakoak diseinatu du olinpiarrekin batera. Informazio gehiago GW Bicycles Instagram-en
BMXko palmaresaren laburpenaAldatu
Kirolariaren titulu ofizialak hauek dira[3]:
Olinpiar JokoakAldatu
- 2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoak
- 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoak
Munduko TxapelketakAldatu
- 2012ko BMX Txirrindularitzako Munduko Txapelketak