José Carlos Fernández Marcote (Agurain, 1950eko maiatzaren 27a) arabar margolari hiperrealista da.

Carlos Marcote
Bizitza
JaiotzaAgurain1950eko maiatzaren 27a (73 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Biografia aldatu

Madrilgo Arte eta Lanbide Eskolan egin zuen aurreneko prestakuntza, ondoren San Fernando Arte Ederretako Goi Eskolan sartzeko. Han, Antonio López eta Juan Barjolarekin ikasi zuen 1966tik 1971 bitartean. Lehenengo bakarreko erakusketa Madrilen egin zuen karrera hasi eta berehala, 1967an. 1973 eta 1977 bitartean New Yorken bizi izan zen, eta handik, Cuencara joan zen lan egitera eta bizitzera, 1983an Gasteiza itzuli zen arte. Talde-erakusketa askotan parte hartu du. 1997an, bere obraren atzera begirako erakusketa antolatu zuen Gasteizko Amarica Aretoak. 2018ko udan bakarkako erakusketa egin zuen Gasteizko Montehermosoko ur-biltegian.

Erreferentziak aldatu