Cao Cao
Cao Cao (P´ei, Kiangsuko probintzia, Txina, 155 - Luoyang, Txina, 220ko martxoaren 15a) Han dinastiako azken garaietako jenerala izan zen.
Biografia aldatu
Dong Zhuo agintariaren aurka matxinatu zen beste batzuekin batera. Hura hil ondoren, beste matxinatuen aurka borrokatu zen, eta pixkanaka-pixkanaka guztiak hil zituen. Etengabe ari izan zen borrokan, harik eta 208an Chi biko hondamenak Txina hiru erresumatan zatitu, eta Cao-Caok iparralde osoa bereganatu zuen arte. Aginpideari eusteko borrokan eman zituen bere azken egunak.
Gerra-gizon aparta izan zen, bizkorra, maltzurra eta estratega bikaina. Aditu batzuen ustez, hura izan zen Han dinastia hondamendira eraman zuena; beste batzuen ustez, berriz, Txinako Inperioa bateratu zuen. Ele zaharretako pertsonaia bihurtu zen.
Bestalde, olerkari eta idazlea izan zen, gorteko hizkera bihurria eta hizkera xehe eta zuzena bikain menderatzen zituena; hogeita hamar bat olerki idatzi zituen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cao Cao |
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.