Cantharellus tubaeformis var. lutescens

Cantharellus tubaeformis var. lutescens Cantharellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri ona, espezie nominala bezalakoa. Lehortu daiteke. Prestatu angulak balira bezala.

Cantharellus tubaeformis var. lutescens
Sailkapen zientifikoa

J.E. Lange, 1940

Sinonimoak: Cantharellus lutescens var. lutescens, Craterellus tubaeformis var. lutescens.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik, lau-ganbilera, irregularra, oso deprimitua erdialdean, unbilikatua, ertz mehea, biribildua, irregularki uhindua, batzuetan kizkurra ere bai. Kapelaren azala lehorra, matea, leuna, glabroa (ezkatatsua zahartzean), arre-gris kolorekoa edo marroi-horia.

Himenio-tolesdurak: Oso markatuak, anastomosatuak, elkarren arteko zainekin, dekurrenteak, hori-urre kolore bizikoak.

Tolesdura dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten tolesdurak.

Hanka: Leuna, barnehutsa, okerra, hori-limoi kolorekoa.

Haragia: Urria, mehea, elastikoa. Usain fungiko ahula du eta zapore gozoa.[2]

Etimologia: Cantharellus, grekotik dator eta koparen txikigarria da, kopa txikia esan nahi du. Lutescens epitetoa latinetik dator, kolore horirako joerarekin esan nahi duen “lutescens” hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarri ona.

Nahasketa arriskua

aldatu

Taxoi nominalarekin (Cantharellus tubaeformis) alderatuta, askoz horiagoa da eta tolesturetan eta oinean ez da hain tristea, kolore distiratsuarekin (kapela izan ezik, diskretuagoa da). Cantharellus lutescens delakoaren kapela ez da hain leuna eta himenioa gutxiago markatutako tolesdurekin. Cantharellus melanoxeros espeziean belztu egiten da bere haragia.[3]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udatik udazkenera, baita neguaren hasieran ere. Ale askoko kolonietan ateratzen da. Espezie arraro samarragoa. Hostozabalen basoetan batez ere. Motzondoen inguruan. Lur hezeetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Costa Rica, Europa, Errusia, Turkia, Zipre, Kaukasia, Himalaiako eremua, Japonia, Filipinak, Australia, Zeelanda Berria, Antartika.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 449 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. [1]: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu