Cannibal Holocaust

Cannibal Holocaust (euskaraz Holokausto Gizajalea) 1980ko Ruggero Deodato italiar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da.

Cannibal Holocaust
960 cannibal holocaust blu-ray 7o.jpg
Jatorria
Argitaratze-data1980
Jatorrizko izenburuaCannibal Holocaust
Jatorrizko hizkuntzaitaliera
ingelesa
Jatorrizko herrialdeaItalia
Banatze bideaDVD eta eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoacannibal film (en) Itzuli, abenturazko filma, found footage (en) Itzuli, splatter film (en) Itzuli eta film dramatikoa
Iraupena96 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaCannibal Trilogy (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ruggero Deodato
Gidoigilea(k)Gianfranco Clerici
Ruggero Deodato

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaFranco Palaggi
EdizioaVincenzo Tomassi (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaAntonello Geleng
Bestelako lanak
MusikagileaRiz Ortolani
Argazki-zuzendariaSergio D'Offizi (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York eta Hego Amerika
Argumentu nagusiaKanibalismoa

cannibalholocaust.net
IMDB: tt0078935 Filmaffinity: 699569 Allocine: 52677 Rottentomatoes: m/cannibal_holocaust Allmovie: v132995 TCM: 486778 Metacritic: movie/cannibal-holocaust TV.com: movies/cannibal-holocaust
Discogs: 61282 Netlix: 70005444Edit the value on Wikidata

PolemikaAldatu

Estreinatu zen garaian sekulako hautsak harrotu eta berarekiko eztabaida handia piztu zuen, bertan agertzen diren gore irudi latzak eta desatseginak, bortxaketa eta kanibalismo eszenak edota eta bortizkeria zela eta, herrialde askotan bere pantailaratzea debekatzera iritsi zirelarik, Italia, Australia eta Erresuma Batua barne. Nahiz eta bortizkeri ugari egon, filma gizakion izaera ankerraren kritika sozialtzat ere jo izan da.

Epaile batek Italiako estreinaldiaren ondoren Deodato zuzendaria atxilotzea agindu zuen. Jende askok Snuff film bat zela uste izan zuen, epaileak barne, bertako protagonistak benetan erailak izan zirela, azkenean Deodatok filmeko aktoreak berrelkartu eta telebistako saio batean aurkeztu beharra izan zituen, jendeak eta epaileak bizi-bizirik zeudela ikus zezaten, ondorioz aske laga zuten.

Filmak garaiko beldurrezko generoko zinemagintzan oihartzun handia izan zuen, adibidez, gerora 1999an The Blair Witch Project filmak izan zuen adina.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lau estatubatuar kazetari gazte Amazoniako oihanaren bihotzean barneratu dira, oraindik kanibalismoa praktikatu ohi duten bertako tribuei buruzko dokumentala egiteko asmoz. Kazetariak desagertu eta inork ez du haiei buruzko albiste gehiagorik izan. Handik bi hilabetera eurei buruzko aztarnak topatzeko erreskate talde bat leku berdinera bidalia izan da, baina bertan topatuko duten gauza bakarra, kazetariek filmatu zuten materiala izan da, hura ikuskatzean haien amaiera latza ikus daitekeelarik.

AktoreakAldatu

Kanpo estekakAldatu