Candolleomyces leucotephrus

Candolleomyces leucotephrus Coprinaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Candolleomyces leucotephrus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCoprinaceae
GeneroaPsathyrella
Espeziea Psathyrella leucotephra
P.D.Orton, 1960

Sinonimoa: Psathyrella leucotephra.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Kanpai itxurako-lautua, zimur finekin, zurixka, erdigunea buztin-arrexka kolorekoa.

Orriak: Zurixkak, azkenean gris-beltzaxka kolorekoak, ertz heteroformo zurixkarekin.

Hanka: 8 eta 11 cm bitarteko garaierakoa eta 0,7 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa. Eraztunetik gora ildaskatua, behealdetik ezkatatsua. Nahikoa irauten duen eraztunarekin.

Haragia: Zurixka.[2]

Etimologia: Psathyrella terminoa, "psathyra"-ren txikigarria da, grezierazko hitzetik eratorria, "xehatzen erraza" esan nahi du. Leucotephra epitetoa ere grezieratik dator, zuria esan nahi duen "leukos" hitzetik eta errauts esan nahi duen "tephra" hitzetik. Zuria eta grisaxka kolorea dituelako nagusiki.

Jangarritasuna aldatu

Susmagarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Psathyrella candolleana delakoaren antza izan dezake, baina kolore argiagoa du, ia zuria, eta eraztunaren goialdea ildaskatu samarra.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Brasil, Europa, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 268 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
  4. Psathyrella leucotephra: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu