Camille Cabral (Cabaceiras, Brasil, 1944ko maiatzaren 31) franko-brasildar politikari eta dermatologoa da. PASTTPrévention, Action, Santé, Travail pour les Transgenres (Prebentzioa, Ekintza, Osasuna eta Lana Transgeneroentzat) gobernuz kanpoko erakundearen sortzailea da.

Camille Cabral


PASTT (en) Itzuli presidentea

1996 -
Bizitza
JaiotzaCabaceiras1944ko maiatzaren 31 (79 urte)
Herrialdea Frantzia
 Brasil
Lehen hizkuntzaportugesa
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
portugesa
Jarduerak
Jarduerakdermatologist (en) Itzuli, politikaria eta group activist (en) Itzuli
KidetzaPASTT (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaBerdeak

Recifeko unibertsitate pribatu batean ikasi zuen medikuntza zientziak. Ondoren, São Pauloko Hospital das Clínicas ospitalera joan zen mediku egoiliar praktikak egitera. Bertan hasi zen bere burua emakumetzat aurkezten.

1980ean Frantziara joan zen eta dermatologian espezialitu zen Parisko Saint-Louis ospitalean lan eginez. Frantziar eta brasildar herritartasun bikoitza lortu zuen.

Frantziako Errepublikaren historian ordezkari politiko hautatutako lehenengo emakumezko transexuala izan zen. Izan ere, 2001etik 2007ra Parisko 17. barrutiko zinegotzi egon zen Berdeak alderdiaren ordezkaritzan.