Callistosporium luteo-olivaceum

Callistosporium luteo-olivaceum Tricholomataceae familiako onddoa da. Espezie honen txapela ganbil eta hemisferiko tartekoa da.[1] Toxikoa ez bada ere, haragiaren kalitateak ez du kontsumitzera bultzatzen.

Callistosporium luteo-olivaceum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaCallistosporium
Espeziea Callistosporium luteo-olivaceum
Singer, 1946

Sinonimoak: Callistosporium xanthophyllum, Callistosporium graminicolor, Agaricus luteo-olivaceo.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 1,5 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, esferaerdi formakotik lau-ganbilera, ertza soberakinekin eta uhindua. Azal lehorra, matea, kolore ikusgarrikoa, arrea erdian eta horia ertzetara.

Orriak: Estuak, estu, hori-okre kolorekoak.

Hanka: Luzea, 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa, zilindrikoa, bihurgunetsua edo zuzena, kapelaren kolorekoa, pruina zurixkaz estalia, mizelio zuriarekin oinarrian.

Haragia: Gutxi, horixka. Fruta usain arina eta zapore gozoa edo mikatz samarra. KOH erreaktiboarekin kapelak gorri-purpura kolorea hartzen du. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Callistosporium terminoa grekotik dator, eder, ikusgarri, erakargarri, esan nahi duen "kállistos" hitzetik eta espora, hazi, esan nahi duen "sporá" hitzetik, espora ederrekin. Luteo-olivaceum epitetoa, horia esan nahi duen "luteus" hitzetik eta oliba kolorekoa esan nahi duen "oliva" hitzetik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez du balio sukaldaritzarako.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Hypholoma generoko espezien antzekoa da.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Uztailetik urrira. Espezie oso urria. Hainbat basoetako deskonposatzen dauden egur saprofita (makala, pinua …). Soropildua hazten da.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Puerto Rico, Kolonbia, Peru, Europa, Himalaiako eremua, Hego Korea, Japonia, Taiwan, Borneo, Mozambike.

Erreferentzia

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 150 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Aranzadi, zientzia elkartea.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak

aldatu