Ireki menu nagusia

César Aitor Azkarate Gomez (Bilbo, Bizkaia, 1966) arkitektoa da. Nagusiki Bilbao Exhibition Centre eraikina eta 2013an inauguratutako San Mames estadio berriaren arkitektoa izateagatik ezaguna da.[1]

César Azkarate
Bizitza
Jaiotza Bilbo1966  (52/53 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa
Lan nabarmenak San Mames Barria

Nafarroako Unibertsitateko Goi Eskola Teknikotik Arktitektur Doktoretza eta Eraikuntza Masterra da. IDOM taldeko ACXT enpresaren bazkidea eta San Mames berria eraikitzeaz gain, beste hainbat arkitektura proiektu ere gauzatu ditu: Leioako Irakasleen Unibertsitate Eskola (Leioako campusa, Euskal Herriko Unibertsitatea), 2008ko Zaragozako Nazioarteko Erakusketako Euskadiren pabiloia, Bilbao Exhibition Centre (BEC) eraikina, Bilboko Galindez Ezponda eta Pau Casals enparantza eta Errioxako Unibertsitatearen Zientzia eta Teknologia Zentroa.

ErreferentziakAldatu