Cámbiame telebista-saio bat da, eta bertara joaten diren pertsonen itxura aldatzea da programaren helburua.[1] Saioa, Carlota Correderak aurkeztua, La Fábrica de la Tele produkzio etxeak ekoizten du eta Telecinco katean emititzen da astelehenetik ostiralera 14:20tik 15:05era. 2015eko ekainaren 15an estreinatu zen, eta lehen emanaldiak 1.636.000 ikusle eta 13,8%ko ikusle-kuota bildu zuen.

Cámbiame
Jatorria
IzenburuaCámbiame
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Atalak672
Ezaugarriak
Genero artistikoamakeover reality television series (en) Itzuli
Hizkuntzagaztelania
Antzezlea(k)
Cristina Rodríguez (en) Itzuli
Natalia Ferviú (en) Itzuli
Pelayo Díaz Zapico (en) Itzuli
[[Kategoria:Cristina Rodríguez (en) Itzuli antzeztutako lanak]]
[[Kategoria:Natalia Ferviú (en) Itzuli antzeztutako lanak]]
[[Kategoria:Pelayo Díaz Zapico (en) Itzuli antzeztutako lanak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaLa Fábrica de la Tele (en) Itzuli
[[Kategoria:La Fábrica de la Tele (en) Itzuli ekoitzitako lanak]]
AurkezleaCarlota Corredera eta Marta Torné
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Telecinco
Hasiera-data2015eko ekainaren 15a
Amaiera-data2018ko apirilaren 13a

Twitter: cambiame Instagram: cambiameoficial Edit the value on Wikidata
kronologia
Cámbiame Q54666808 Itzuli

Historia

aldatu

Divinity katean emititzen diren makeover generoko Estatu Batuetako saioen arrakasta ikusita, Mediaset España enpresak horrelako estiloko programa bat sortzea erabaki zuen 2015 urtearen hasieran. Ideiari eutsiz, otsailean telebista-saioaren lehen atala grabatu zuen La Fábrica de la Tele produkzio etxeak.[2]

Hurrengo hilabeteetan ez zen programa honen inguruko berri nabarmenik izan, baina bertan parte hartzeko promozioak eta iragarkiak egin ziren Sálvame saioan. Apirilean entretenimendu-programa onena bezala izendatu zuen MIP TV-k.[3] Beranduago, maiatzean, Cámbiame saioko aurkezlea Marta Torné izango zela iragarri zen, eta Cristina Rodríguez, Pelayo Díaz eta Natalia Ferviú estilistak.[4]

Telecinco eta Divinity kateak aldi berean estreinatu zuten telebista-saioa, 2015eko ekainaren 15ean, 14:20an. Hortik aurrera, egunero emititzen da programa, astelehenetik ostiralera.[5] 2016ko abenduaren 9an Marta Torné aurkezleak Cámbiame utzi zuela iragarri zen, eta, honen ordez, 2017ko urtarrilaren 9tik aurrera, Carlota Correderak aurkezten du saioa.[6]

Taldea

aldatu

Aurkezleak

aldatu

Estilistak

aldatu
Estilista Informazioa Saioak
  Cristina Rodríguez Zineko, antzerkiko eta telebistako jantzitegiaren arduraduna (1 - 477; 508 - 672)
  Pelayo Díaz Blogaria, argazkilaria eta moda disenatzailea (1 - 619; 645 - 672)
  Natalia Ferviú Modako editorea, DJ-a eta it-girla (1 - 622)
  Juan Avellaneda Diseinatzailea (478 - 507; 625 - 672)
  Paloma González Durántez Estilista (620 - 672)
  Manuel Zamorano Ile-apaintzailea eta makillatzailea (660 - 661)

Programak

aldatu
Denboraldia Atalak Estreinaldia Amaiera Aurkezlea
1 294 2016ko ekainaren 15a 2016ko irailaren 2a Marta Torné
2 233 2016ko irailaren 5a 2017ko irailaren 1a Marta Torné - Carlota Corredera
3 92 2017ko irailaren 4a 2018ko urtarrilaren 26a Carlota Corredera
4 53 2018ko urtarrilaren 29a 2018ko apirilaren 13a Carlota Corredera
Guztira 672 2015 2018 Marta Torné - Carlota Corredera

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu