Sálvame
Sálvame espainiar telebista-saio bat izan zen, 2009ko martxoaren 19tik 2023ko apirilaren 23ra Telecinco katean igorri zena.[1] Jorge Javier Vázquez, Paz Padilla, Carlota Corredera, Terelu Campos, María Patiño eta Adela González izan ziren barietate-programa honetako aurkezleak. La Fábrica de la Tele enpresak ekoitzitako saio honetan bihotzeko prentsako berriak eta telerrealitateko programen azken gertakizunak eztabaidatzen ziren, besteak beste.
Sálvame | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Izenburua | Sálvame | |||
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania | |||
Jatorrizko herrialdea | Espainia | |||
Sasoi kopurua | 15 | |||
Atalak | 3.639 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | magazine format program (en) eta talk showa | |||
Kokapena | ||||
Grabazio lekua(k) | Madril | |||
Koordenatuak | 40°30′45″N 3°40′51″W / 40.5124019°N 3.6808639°W | |||
Ekoizpena | ||||
Konpainia ekoizlea | La Fábrica de la Tele (en) Mediaset España | |||
Aurkezlea | Jorge Javier Vázquez, Núria Marín Font (en) , Kiko Hernández (en) , Adela González Acuña, Terelu Campos, María Patiño, Paz Padilla, Carlota Corredera, David Valldeperas (en) eta Carlos Lozano | |||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | Telecinco | |||
Hasiera-data | 2009ko martxoaren 19a | |||
Amaiera-data | 2023ko ekainaren 23a | |||
telecinco.es… | ||||
kronologia | ||||
|
Formatua, oro har, bi zatitan banatzen zen: hasteko, Sálvame Limón (16:00-16:55), eduki jakin batzuk emititzeko askatasunarekin; eta ondoren Sálvame Naranja (16:55-20:00), haurrentzako ordutegi babestuagatik murrizketa gehiagorekin. Horrenbestez, saioak katearen arratsalde osoa hartzen zuen.
Askotan telezabor bezala kalifikatu izan den programa bat zen, Telebista Edukien Aurrean Haurrak Babesteko Autorregulazio Kodea ez betetzeagatik kexa gehien pilatzen dituen telebista espazioa. Urteetan zehar, hainbat erakunde publiko eta partikularrek programaziotik kentzea eskatu zuten, polemika, morbo eta diskusioetan oinarritutako edukian zentratzen zelako. Era berean, saioa adingabearen babes-ordutegitik kentzeko presioa egiteko kanpainak sortu izan ziren sarean, formatuak autoerregulazio-kodean ezarritakoa betetzen ez zuela defendatuz.
Historia
aldatu2009ko martxoaren 19an estreinatu zen, late night ordutegian, Supervivientes 2009 lehiaketaren lehenengo programaren ostean. Izan ere, telerrealitateko saio hau komentatzeko helburuarekin sortu zen Sálvame, baina laster, kolaboratzaileen arteko zuzeneko borrokek eta haserreek programaren eduki formala alboratu zuten.
Espazio honen errentagarritasuna zela eta (izan ere, audientzia izugarria zuen eta aurrekontua urria zen), kateak formatua arratsaldetan kokatzea erabaki zuen 2009ko apirilaren 27tik aurrera, Sálvame diario izenarekin. Bertan, Supervivientes 2009 eta Operación Triunfo 2009 lehiaketen laburpenak igortzen ziren, ondoren kolaboratzaileen arteko eztabaidarekin. Pixkanaka, bihotzeko prentsako berriak txertatzen hasi ziren, ironiatik satirara zihoan ikuspegi batekin, eta publikoaren artean emaitza arrakastatsuarekin.
2022an, 13 urteko emisioaren ondoren, Salvamek audientzia-krisi larria bizi izan zuen. Ondorioz, saioko jabeek Paz Padilla eta Carlota Corredera aurkezleak baztertzea erabaki zuten. Eduki nahiz aurpegi aldetik aldaketa nabarmenak egin ziren galdutako ikusleak berreskuratzeko asmoz, eta berrikuntza handienetako bat Adela González, Terelu Campos eta María Patiño kazetariak aurkezleen plantillan sartzea izan zen. Hala ere, 2023an, Mediaset España enpresak saioa amaitutzat ematea erabaki zuen, eta azken programa urte bereko apirilaren 23an igorri zen.
Taldea
aldatuAurkezleak
aldatuSaioaren aurkezle titularra Jorge Javier Vázquez zen. Hala ere, joaten ez zen egunetan, Paz Padillak edo Carlota Correderak aurkezten zuten telebista-programa. 2022an, Terelu Campos eta María Patiño bihurtu ziren Vázquezen ordezko. Era berean, urte horretatik aurrera, Adela González kazetari euskaldunak saioko atal bakoitzean parte hartu zuen, aurkezle-laguntzaile gisa.
Aurkezlea | Iraupena | ||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | |
Jorge Javier Vázquez | |||||||||||||||
Paz Padilla | |||||||||||||||
Carlota Corredera | |||||||||||||||
Terelu Campos | |||||||||||||||
María Patiño | |||||||||||||||
Adela González |
- Aurkezle titularra
- Ordezko aurkezle puntuala
Kolaboratzaileak
aldatuHainbat kolaboratzaile edo tertuliakidek osatzen zuten programa. Hauek gai ezberdinak komentatzen zituzten, eta batzuetan saioko albisteen protagonistak ere bihurtzen ziren. Azken etapan, 20 lagunez zegoen osatuta kolaboratzaile taldea, baina elkarren artean txandakatu egiten ziren. Izan ere, programa bakoitzean 6-8 tertuliakidek hartzen zuten parte. Aurpegien artean, bihotzeko prentsako pertsonaia ezagunak (Belén Esteban, Kiko Hernández edo Kiko Matamoros) eta kazetariak (Lydia Lozano, Gema López edo María Patiño) zeuden, besteak beste.
Telebista-programaren historian zehar esanguratsuenak izan diren kolaboratzaileen zerrenda azaltzen da ondorengo taulan.
Kolaboratzailea | Iraupena | ||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | |
Belén Esteban | |||||||||||||||
Kiko Hernández | |||||||||||||||
Lydia Lozano | |||||||||||||||
Mila Ximénez | |||||||||||||||
Rosa Benito | |||||||||||||||
Karmele Marchante | |||||||||||||||
Pipi Estrada | |||||||||||||||
Raquel Bollo | |||||||||||||||
Kiko Matamoros | |||||||||||||||
Terelu Campos | |||||||||||||||
Rafa Mora | |||||||||||||||
Víctor Sandoval | |||||||||||||||
Chelo García-Cortés | |||||||||||||||
Marta López | |||||||||||||||
Gema López | |||||||||||||||
Belén Rodríguez | |||||||||||||||
Gustavo González | |||||||||||||||
María Patiño | |||||||||||||||
Anabel Pantoja | |||||||||||||||
Jesús Manuel Ruiz | |||||||||||||||
Laura Fa | |||||||||||||||
Carmen Borrego | |||||||||||||||
Alonso Caparrós | |||||||||||||||
Antonio Montero | |||||||||||||||
Carmen Alcayde |