Burkina Fasoko bandera

Burkina Fasoko bandera zabalera bereko bi errenkada horizontalez osatua dago. Goikoa gorri kolorekoa da, eta behekoa berdea. Banderaren erdian hori koloreko bost puntako izar bat dago. Koloreak panafrikanismoarenak dira (Etiopiako banderan oinarritzen direnak), iraultza sozialista (gorria) Burkina Fasoko lurraren emankortasuna (berdea) ere irudikatzen duten arren. Izar horiak iraultzaren gidaritza argitsua irudikatzen du.

Bandera hau 1984ko abuztuak 4an onartu zen eta une horretan presidentea zen Thomas Sankarak diseinatu zuen.

Bandera historikoak

aldatu
 
  Volta Garaiko bandera (1960-1984)

Egungo Burkina Faso Frantziagandik 1960ko abuztuak 1ean independizatu zen Volta Garaia izenarekin. Estatu honen bandera hiru kolorekoa zen, hiru errenkada horizontalez osatua. Beltz, zuri eta gorri koloreek herrialdea zeharkatzen duten Volta ibaiaren hiru adar nagusiak irudikatzen zituen.

Bandera hau Burkina Faso izena eta egungo bandera onartu zirenean baliogabetua geratu zen.

Kanpo estekak

aldatu