Bruce Almighty
Bruce Almighty (euskaraz Bruce Ahalguztiduna) 2003ko Tom Shadyac estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia filma da. Jim Carrey, Morgan Freeman, Jennifer Aniston, Philip Baker Hall eta Catherine Bell aktoreek antzeztu zuten.
Evan Almighty ("Evan Ahalguztiduna", 2007) izeneko jarraipena izan zuen.
Argumentua aldatu
Bruce Nolan (Jim Carrey) AEBetako Buffaloko WKBW-TV telebista kateko Eyewitness News saioko erreportari asegabea da. Denbora luzean postuan igo zezaten zain egon ondoren, lan hori Evan Baxter (Steve Carell) arerioari eman diote. Hortaz, haserretu eta bere saioko gonbidatuei iseka egiten hasi zaie. Horren ondorioz, lanetik bota dute eta hainbat gertakari eta ezbeharren ondoren, guztiz lurjota Jainkoari oihu egin dio. Jainkoak (Morgan Freeman) Bruce kontratatu eta bere lana hobeto bete dezan, ahalmen bereziak eman dizkio.
Berehala, Brucek botere hori gehiegikeriak egiteko darabil, baina gerora jendea lagundu beharra duela ere ikusi du. Gainera, haren jarreraren ondorioz, emaztegaiarekin ere (Jennifer Aniston) arazoak ditu, ez baitio jaramon handiegirik egiten. Azkenean, ahalmen horiek Jainkoari bakarrik dagozkiola ohartu da.
Aktoreak aldatu
- Jim Carrey: Bruce Nolan
- Morgan Freeman: Jainkoa / Etxegabea
- Jennifer Aniston: Grace Connelly
- Lisa Ann Walter: Debbie Connelly
- Philip Baker Hall: Jack Baylor
- Steven Carell: Evan Baxter
- Catherine Bell: Susan Ortega
- Sally Kirkland: Anita Mann
- Nora Dunn: Ally Loman
- Eddie Jemison: Bobby
- Micah Stephen Williams: Mutila txirrinduan
- Tony Bennett: bere burua antzeztuz
- Carlos Sánchez: Juan Valdez
- John Murphy: bere burua antzeztuz
- Madeline Lovejoy: Zoe
- Noel Gugliemi: alproja bat
Soinu banda aldatu
- "One of Us" - Joan Osborne
- "God Shaped Hole" - Plumb
- "You're a God" - Vertical Horizon
- "The Power" - Snap!
- "A Little Less Conversation" - Elvis Presley vs. JXL
- "The Rockafeller Skank" - Fatboy Slim
- "God Gave Me Everything" - Mick Jagger featuring Lenny Kravitz
- "AB Positive"
- "Walking on Water"
- "Bruce Meets God"
- "Bruce's Prayer"
- "Grace's Prayer"
- "Seventh at Seven"
Kanpo estekak aldatu
- Bruce Almighty filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Webgunea (Ingelesez)
- Bruce Almighty filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)