Britannia (telesaila)
Britannia (euskaraz: «Britania») britano-estatubatuar historia, fantasia eta drama telesaila da. Kelly Reilly, David Morrissey, Zoë Wanamaker, Mackenzie Crook, Nikolaj Lie Kaas eta Eleanor Worthington Cox aktoreek antzeztu zuten. 2018ko urtarrilaren 18an Sky Atlantic (Erresuma eta Irlanda) eta Amazon Prime Video kateetan estreinatu zuten.
- Artikulu hau telesailari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Britannia (argipena)».
Argumentua
aldatuK.a. 43. urtea, Britania. Kerra (Kelly Reilly) Cantii herriko buruzagiaren alabak beren usadiozko arerioak diren Antedia (Zöe Wanamaker) erregina eta Regniekin elkartu beharko da, Erromatarrei aurre egiteko helburuz. Aulus Plautius (David Morrisey) jeneralaren gidaritzapean erromatarrak iraganean Julio Zesarrek porrot egin zuen lekuan garaipena lortzeko asmoz itzuli dira. Aulus buruzagi indartsua da, baina misioa arriskuan jar dezakeen sekretu ilun bat ezkutatzen du. Bitartean, zelta tribuek eta druidek erromatarrei aurre egiteko bat egingo dute, eta Kerrak britainiar erresistentziaren buru izanik bere bizitzako erronka handienari aurre egin beharko dio.
Aktoreak
aldatuErromatarrak
aldatu- David Morrissey: Aulio Plauzio
- Fortunato Cerlino: Vespasiano
- Hugo Speer: Luzio
- Daniel Caltagirone: Bruto
- Aaron Pierre: Antonio
- Zaqi Ismail: Filo
- Gershwyn Eustache Jnr: Vito
- René Zagger: Dezimo (Guest)
- Gerard Monaco: 2. erromatar desertorea (gonbidatua)
- Steve Pemberton: Klaudio enperadorea
Cantiaciak
aldatu- Kelly Reilly: Kerra
- Ian McDiarmid: Pellenor erregea
- Julian Rhind-Tutt: Phelan
- Annabel Scholey: Amena
- Samantha Colley: Andra
- Barry Ward: Sawyer
- Callie Cooke: Islene
- Eleanor Worthington Cox: Cait
Regniak
aldatu- Zoë Wanamaker: Antedia erregina
- Joe Armstrong: Gildas
- Liana Cornell: Ania
Druidak
aldatu- Mackenzie Crook: Veran eta Harka
- Jodie McNee: Willa
- Jack Roth: Ossian
- David Bradley: Quane
- Abigail Rice: 1. zaharra
- Peter Hosking: 2. zaharra
Bestelakoak
aldatu- Nikolaj Lie Kaas: Divis / The Outcast
- Stanley Weber: Lindon Galiakoa
- Gary Oliver: Jhehutamisu (gonbidatua)
- Tolga Safer as Aziz (Guest)
- Laura Donnelly: Hella
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)