Britaniar orbaindun poni

Britaniar orbaindun ponia, (ingelesez: British spotted pony), Ingalaterrako zein Galesko bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Britaniar orbaindun ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Ingalaterra  Gales

Badaude poni tamaina gainditzen duten zaldi mota honetako hainbat azpimota, baina orduan appaloosa zalditzat hartzen dira. Antzineko arraza da, esan bezala bereziki Ingalaterran garatua. Antza poni hauek beraien ilai bitxia bertako baso eta txillardietan kamuflatzeko erabiltzen zuten [1][2].

Ezaugarriak aldatu

Tamaina txikiko poniak dira, eta berain ezaugarririk nabarmena kolorea da. Leopardo motako orbain ugari baitituzte.

Arrazaren historia aldatu

Ingalaterran eta Europa guztian gordetako marrazki eta margolan zahar ezberdinetan ezaugarri hauek dauzkaten zaldiak agertzen omen dira. Antzeko poniak agertzen dira Labar pinturetan [3]eta baita mendetan barrena marrazkiak dauzkaten eskuizkribu zaharretan ere. Poni hauek berain kolore bitxia zela eta, salneurri handia hartu izan ei dute. Gerra zein bake aroetan erabilaik izan dira.

Larutx zahar batean, 1298. urtekoa Ingalaterrako Edward I.ak Falkirk gatazkarako erositako zaldien artean poni mota hau agertzen da ere.

 

Kanpo estekak aldatu

Erreferentiak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Britaniar orbaindun poni