Brigita Suediakoa
suediar santua
(«Brigida Suediakoa» orritik birbideratua)
Brigita Birgersdotter (suedieraz: Birgitta Birgersdotter), Suediako Santa Brigita bezala ezaguna(Heliga Birgitta av Sverige), (Skederid, gaur egun Norrtälje, Uppland, Suedia, 1303 - Erroma, 1373ko uztailaren 23a), pertsona erlijioso katolikoa, mistikoa, idazlea eta teologoa izan zen. Eliza Katolikoak 1391n santu izendatu zuen; gainera, Suediako patroi santua da, Europako eta alargunen patroietako bat da.
Brigita Suediakoa | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Finsta (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Erroma, 1373ko Uztailaren 23a (69/70 urte) |
Hobiratze lekua | Vadstenako abadia |
Familia | |
Aita | Birger Persson |
Ama | Ingeborg Bengtsdotter |
Ezkontidea(k) | Ulf Gudmarsson (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, filosofoa, politikaria, teologoa, oroitzapen-idazlea eta mistikoa |
Santutegia | |
Uztailaren 23 eta Uztailaren 23 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Ssnta Brigidaren ordena |
birgitta.vadstena.se | |
![]() ![]() ![]() |
Magnus Ladulás erregearekin ahaidetutako familia aristokratiko batekoa zen. Gurasoen eta senarraren bidez, Erdi Aroko Suediako zirkulu politiko garrantzitsuenetan aritu zen. Egun indarrean dagoen Salbatore Santuaren Ordenaren sortzailea izan zen.