Norrtälje
Norrtälje (suedieraz [nɔr'tɛljə] ahoskatua) Suediako udalerri bat da azaleraz Stockholmgo konderriko handiena. 2015eko erroldaren arabera 58.669 biztanle ditu, hauetatik 17.275 hirian bertan.
Norrtälje Norrtälje | ||
---|---|---|
urban area in Sweden (en) | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Suedia | |
Konderria | Stockholmgo konderria | |
Uppland | Probintzia | |
Izen ofiziala | Norrtälje | |
Jatorrizko izena | Norrtälje | |
Posta kodea | 761 XX | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 59°45′29″N 18°42′18″E / 59.75799°N 18.70496°E | |
Azalera | 5,869,67 km² | |
Altuera | 13 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 22.018 (2020ko abenduaren 31) 101 (2020) | |
Dentsitatea | 20 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 0176 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
http://www.norrtalje.se/ |
Geografia
aldatuNorrtälje udalerrian 22 herrigune daude, hauetatik 19 ez dira 1.000 biztanletara iristen. Norrtaljëk 17.250 biztanle ditu eta Rimbo eta Hallstavik-ek launa mila inguru. Stockholmgo uhartediaren iparraldean kokaturik dago eta uhartediko hiri handiena da, Stockholm beraren ondoren, ez ordea konderrikoa.
Historia
aldatuNorrtälje, 1219an Tälje izenarekin izan zen aipatua lehen aldiz. Geroago, probintzia berberan dagoen beste Tälje batetik ezberdintzeko Norrtälje izena eman zioten, hau da, Iparraldeko Tälje. Beste hiriak Södertälje izana jaso zuen, Hegoaldeko Tälje.
1719an Iparraldeko Gerra Handiaren barneko borroka izan zen bertan eta errusiarrek kostalde guztiari su eman zioten.
Iruditegia
aldatu-
Udaletxea.
-
Norrtäljeko eliza.
-
SS Norrtelje ontzia Norrtäljeko kaian.
-
Pythagoras industria museoa.
Kanpo estekak
aldatu- (Suedieraz) Norrtäljeko udalerriaren webgunea